“Q gaua”, turismo-kalitatean egindako lanaren aitorpena

Nafar enpresaburuak kalitatearen Q ziurtagiria jasotzen

Urtarrilaren 19an, FITUR azokaren barnean, “Q gaua” ospatu zen. Egoitza berean ospatu zen berriro ere, Santiago Bernabeu futbol-estadioaren ohorezko palkoan. Nafarroako Mendialdeko hamar establezimenduk jaso zuten aitorpen hori; batzuek turismo-kalitatearen Q berritu zuten, besteek lehenengoz jaso zuten.

Ekitaldian saria jaso zutenetako hiru establezimenduk hartu zuten parte: Elgorriagako bainuetxeak, Elgorriagako bainuetxe hotelak eta Izkueko Zurgiñekoa landetxeak. Gainerako ostatuek ezin izan zuten bertan egon, honako hauek: Loretxea I landetxea, Irunberriko Arroila natura-erreserba, Bertizko Jaurerria Natura Parkea, Iru-Bide hotela, Besaro landa-hotela, Ultzamako Benta hotela eta “El Secreto de Ollo” ostatuak.

Kalitatearen Q ziurtagiria jaso zuten establezimenduekin batera egon ziren Nahikari Uriarte eta Soraya Diez, biak ere Cederna Garalur Elkarteko kideak.

Ekitaldian 1.300 lagunek, gutxi gorabehera, hartu zuten parte. Turismo Kalitatearen Institutuak (ICTE) antolatu zuen ekitaldia, eta partaideen artean ziren Estatuko Turismo Idazkaria eta ICTEko presidentea, Joan Mesquida eta Miguel Mirones, hurrenez hurren. Beren hitzetan, ekitaldia erreferente bihurtu da FITURen barnean, eta aitorpena jaso duten enpresak lan eta gauzak ondo eginaren eredu.

Argazkia: Nafar enpresaburuak kalitatearen Q ziurtagiria jasotzen

Por | 2011-08-26T13:17:09+00:00 enero 25th, 2011|Albisteak, Sin categoría|Comentarios desactivados en “Q gaua”, turismo-kalitatean egindako lanaren aitorpena