‘Europako Landa-eremuetako Esku-langileen Sarea’ proiektuaren ekintzak

Pedro Zapatak eta Marisol Melerok, Nafarroako Mendialdeko esku-langileek, Gaztela eta Leongo Esku-langintzaren Azokan parte hartu zuten, Toledon. Azokan parte hartzeak esku-langileekin zuzeneko harremana izatea eta esku-langile horiek beste lekuetako esku-langileekin harremanetan hastea ekarri du.

Azokan esku-langileak egon ziren Kontxa Sansiñena (Cederna Garalur Elkarteko proiektuen teknikaria) eta Irene Gastaminza (Enpresak eta Sustatzaileak arloaren burua) lagun zituztela. Esku-langileek proiektu honen zati diren tokiko ekintza taldeetako beste esku-langileekin harremanetan hasteko aukera izan zuten. Harreman horiek, aurrera begira, interesgarriak izanen dira arlo guztietan.

Halako azoketan parte hartzeak negozioaren beraren eta esku-langintza sektorearen aukerak zabaltzen laguntzen du. Hartara, proiektuak jasotzen dituen helburuetarantz urratsak ematea lortzen da. Aipatu helburuen artean dira azpimarragarriak: esku-langintza arloko enpresen lehiakortasuna areagotzea, informazioa eta sektoreko irteera profesionala areagotzea, sektoreko kideen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzeko sareetan biltzea bultzatzea, eta produktuak merkaturatzeko merkatu birtualak sortzea.

Besteetan aipatu den modura, proiektua Espainiako 9 tokiko ekintza taldek osatzen dute, hiru autonomia erkidegotan banaturik: Extremadura, Andaluzia eta Nafarroa, eta Europako 3 taldek: 2 Portugalekoak eta 1 Hungariakoa.

Por | 2011-09-09T12:02:45+00:00 enero 3rd, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en ‘Europako Landa-eremuetako Esku-langileen Sarea’ proiektuaren ekintzak