Marketina, blogak sortzea eta sare sozialak erabiltzea, Nafarroako mendialdeko enpresei zuzenduta

Heldu den otsailean hasiko dira honako ikastaro hauek: ‘Marketina eta blogak sortzea’ eta ‘Marketina eta sare sozialak’, Nafarroako Mendialdeko ETEei zuzenduta.  Lehen bi ikastaro horiek Lekunberrin emanen dira.

Hastear den ikastaroa Nafarroako Mendialdeko enpresei beren komertzializaziorako eta marketinerako IKTak erabiltzen laguntzea xede duen proiektuaren zati da. Proiektua abian jarrita, turismo-arloko enpresek beren lehia-gaitasuna hobetzea espero da, horretarako blogak eta sare sozialak, besteak beste, erabilita.

Are sozialak eta komunikazio-tresnak tresna garrantzitsuak dira, gaur egun, enpresak merkatuan posizionatzeko. Inbertsio txikia eginda, eta gai horren inguruko ezagutza hartuta, Nafarroako Mendialdeko ETEek etekin handiagoa lor dezakete.

 

 

Honako hau da lehen hiruhileko prestakuntza-egutegia(*):

Egoitza: Lekunberri
Ikastaroa Egunak
“Marketina eta Blogak sortzea” Otsailaren 1a, 3a, 8a eta 10a. Hiruna orduko saiotan
“Marketin eta sare sozialak” Otsailaren 15a eta 17a. 3na orduko saiotan.
Egoitza: Irunberri
Ikastaroa Egunak
“Marketina eta Blogak sortzea” Martxoaren 15a, 17a, 22a eta 24a. Hiruna orduko saiotan
“Marketin eta sare sozialak” Martxoaren 29an eta 31n.  3na orduko saiotan.

(*) Egunetan edo lekuetan aldaketak egon daitezke; halakorik gertatuz gero, emanen dugu horren berri.

2011n, Cederna Garalur Elkarteak hainbat prestakuntza-ildo paratuko ditu abian enpresa-sektoreari zuzenduta, bai marketina eta IKTak lantzeko, bai enpresek kudeaketa ekonomikoa lantzeko.

Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak animatzen ditugu prestakuntza horretan parte hartzera. Interesaturik egonez gero, paratu harremanetan Cederna Garalur Elkartearekin Julia Calvilloren bitartez, 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

 

Por | 2011-09-09T11:07:28+00:00 enero 14th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Marketina, blogak sortzea eta sare sozialak erabiltzea, Nafarroako mendialdeko enpresei zuzenduta