Blogak sortzeko, sare sozialetarako eta enpresa-kudeaketarako prestakuntzan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du

Pasa den urtarrilean hasi zen Nafarroako Mendialdeko ETEei zuzendutako prestakuntza hori, helburua izanik Cederna Garalur Elkartearen jarduera-lurraldeko enpresaburu txikien prestakuntza hobetzen lagunduko duten komunikazio- eta kudeaketa.tresnak ematea.

Prestakuntza hiru bloketan dago banatuta:

  • Blogak eta sare sozialak sortzeko prestakuntza, Nafarroako Mendialdeko ETEei zuzenduta. Hemendik egutegia kontsulta daiteke.
  • Prestakuntza marketinean eta blogak sortzen, Nafarroako Mendialdeko turismo-sektoreko enpresei zuzendua.
  • Prestakuntza enpresa-kudeaketan, sektore guztietara zuzendua

Interesa duten guztiak harremanetan jar daitezke Cederna Garalur Elkartearekin Julia Calvilloren bitartez, 948 20 77 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Por | 2011-08-26T13:16:56+00:00 febrero 7th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Blogak sortzeko, sare sozialetarako eta enpresa-kudeaketarako prestakuntzan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du