Irañetako Udaletxea inauguratu dute

Martxoaren 28an (astelehena), inauguratu dute Irañetako Udaletxe berria. Eraikinean erabilera anitzeko gela bat prestatu dute, herritarrekin hainbat ekintza lantze aldera. Aipatu gelak ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP programaren finantziazioa jaso du.

Inaugurazioan izan ziren Luis Garate, Cederna Garalur Elkartearen presidentea, Esther Celaya, elkartearen zuzendari-gerentea, Pedro Pegenaute, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioen zuzendari nagusia, eta Cristina Irigarai eta Asier Lakuntza, Irañetako alkatea eta zinegotzia, hurrenez hurren, eta proiektuaz arduratu diren arkitektoak.

Herriko eraikin zahar bat berreskuratu da, 1982ra bitartean udaletxea izandakoa, eta gaur egun, zenbait aferengatik, erabilpenik ez zuena. Horrela, zerbitzu hobeak izanen ditu Sakanako udalerri txiki horrek. Oraingo eraikin berrituak traba arkitektonikoak gainditu ditu. Erabilera anitzeko aretoa egokitzeko, ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP programak 60.000 euroko diru-laguntza eman du; hau da, halako proiektuetarako eman daitekeen gehiena.

Proiektuarekin bi helburu lortu dira: herriko ondare arkitektonikoa hobetzea eta berreskuratzea, eta herritarrek hainbat ekintza lantzeko gune bat izatea.

Por | 2011-08-26T13:16:25+00:00 marzo 29th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Irañetako Udaletxea inauguratu dute