Prentsa Deialdea: Baztan eta Bidasoa eskualdeetan mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako arreta-zerbitzuen inguruko enplegu-tailerraren amaiera

Non:  Doneztebe. Foruen enparantza, 1 (Doneztebeko liburutegia)

Eguna eta ordua: martxoaren 18a, ostirala, eguerdiko 12:00etan

Heldu den ostiralean, martxoaren 18an, eguerdiko 12:00etan, «Baztan, Bortziriak eta Malerreka eskualdeetan mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako arreta-zerbitzua» izeneko enplegu-tailerrari amaiera ofiziala emanen zaio Donezteben.

Aipatu eskualdeetan garatu den III. tailerra da, Cederna Garalur Elkarteak kudeatua, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Lesakako, Berako, Baztango, Doneztebeko eta Etxalarko Udalen finantziazioarekin.

Amaiera-ekitaldian izanen dira Luis Garate Jimenez (Cederna Garalur Elkartearen presidentea), Miguel San Miguel (Doneztebeko alkatea), Jose Luis Ruiz Ciruelos (Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerentea), eta Edurne Garro (tailerraren zuzendaria).

Horiez gain, enplegu-tailerrean parte hartu duten 15 ikasleez gain, ekimenean parte hartuko duten udaletako ordezkariak, eta ikasleek praktikak egiteko erabiliko dituzten egoitzetako eta zentroetako ordezkariak ere izanen dira.

Zuek gurekin egotea nahi genuke. Argibide gehiago behar baduzue, jarri gurekin harremanetan Marian Serranoren bitartez, 686 671 804 telefono-zenbakira deituta, edo mserrano@cederna.es helbidera idatzita.

Antsoainen, 2011ko martxoaren 16an

Por | 2011-08-26T13:16:34+00:00 marzo 16th, 2011|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Prentsa Deialdea: Baztan eta Bidasoa eskualdeetan mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako arreta-zerbitzuen inguruko enplegu-tailerraren amaiera