Europaren eguna ospatzen

1950eko maiatzaren 9an, Robert Schumanek Europa egituratu bat sortzeko proposamena aurkeztu zuen, harreman baketsuak izateko ezinbesteko baldintza. Proposamen hori, ‘Schuman Deklarazioa’ izenez ezaguna, gaur egun den Europar Batasun horren sorreraren hazitzat hartzen da.

Maiatzaren 9a, Europaren Eguna, Europa herritarrei hurbiltzen dieten, eta Batasuneko herriak elkartzen dituzten ekintzekin eta jai-giroan ospatzen da.

Aurten, ‘Boluntarioen Europaren Urtea 2011’ izendatua, ospakizuna eta erronka da. Europan beren astialdian eta trukean dirurik jaso gabe lanean diharduten milioika pertsonen konpromisoa ezagutzera emateagatik eta emateko. Lanean eskoletan, ospitaleetan nahiz kirol-taldeetan, ingurumena zaintzen, gizarte-zerbitzuak ematen, nahiz lankidetza-proiektuetan.

Maiatzaren 9 honetan, Cederna Garalur Elkartearen Europari buruzko informazioa ematen duen Europe Direct guneak Europan garatzen diren boluntario-ekimen batzuen berri emanen dizu, oso baliagarriak Europako beste herrialderen batean esperientzia bat bizitzera animatzen bazara.

Europaren urte honen nondik norakoa jarrai dezakezu Europako Batzordeak gaitu duen web-orrian: http://europa.eu/volunteering/es

Ikurritza: ‘Egin zaitez boluntario, Ezarri aldea’. EBko edozein txokotako pertsonen bizipenak ezagutuko dituzu, berdin hiri handietakoak nahiz herri txikietakoak izan; denek dute zer konta borondatezko lanez, beren esperientzia, hain zuzen ere. Europako bira handi bat egiten ari da 2011 honetan EBko 27 estatu kideetan barrena, eta Europako beste herrialde batean beren boluntario-esperientzia bizitzen ari diren 27 kazetarik emanen dizute horren berri.
 
Bestalde, eta sortu zenetik esperientzia handia hartuta, Europako Boluntario Zerbitzua (EBZ) ireki beharreko beste leiho bat izan daiteke. «Ikaste» zerbitzu bat da. Ikaste-esperientzia ez formalaren bitartez, boluntarioek beharrezkoak dituzten gaitasunak eskuratzen dituzte beren garapen pertsonalerako, eta hezkuntza- eta lanbide-garapenerako, baita gizarteratzeko ere. Europako boluntario-zerbitzua boluntarioarena ez den beste herrialde batean egiten da; horrek, hizkuntzak ikastea bultzatzen du, programaren xede nagusia ez bada ere. Programan parte har dezakezu 16 eta 30 urte bitartean baduzu.

Eta gazteriaren gaia lantzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea bazara, Europako beste lurraldeetako gazte boluntarioak jaso ditzakezu zure erakundean.

Guk gure aldetik, eta landa-eremurako Europako informazio guneen elkartetik (UrdimbrED), horren kide izanik, gure harri koxkorra ekarri nahi dugu, boluntario-lanaren inguruan eztabaidak eta hausnarketak sustatuz eta bultzatuz, landa-eremuan garatzen diren bizipenen, esperientzien eta ekimenen bitartez.

Horretarako, Baenan (Kordoba) eginen den jardunaldia antolatzen ari gara azarorako. Horri begira, UrdimbrED osatzen dugun 7 elkarteok (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Aragoi, Andaluzia, Gaztela Mantxa, Extremadura eta Errioxa) lantzen ditugun landa-eremuetako adituak, boluntarioak eta elkarteak bilduko ditugu.

Partaideen artean sinergiak sortzea bultzatze aldera, jarduera onen aurkezpena eginen da; asmoak eta kezkak elkarri ezagutarazteko, eta aurrera begirako proiektuen eta harremanen sarea egituratzeko aukera sortzeko tartea.

Cederna Garalur Elkartearen Europari buruzko Europe Direct gunea Europako Batzordearen Komunikazio Zuzendaritzako Europe Direct europar sareko partaidea da.

Por | 2011-08-26T13:15:55+00:00 mayo 9th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Europaren eguna ospatzen