‘On line’ marketin-planak turismo-sektorean

Interneten posizionatzea, web orria optimizatzea, blogak sortzea, gizarte-sareak: facebook, twitter, Linkedln, eta abar, aztertu dira RITER (Landa Sustatzaileari zuzendutako Berrikuntza Teknologikorako Sarea) proiektuaren barneko marketin-planen lehen bi aurkezpenetan.

Proiektuaren helburua da landa-eremuetako enpresa txikien negozio-prozesuetan teknologi berrikuntza sartzea.

Arrakasta handiz hartuta, enpresa onuradunak aukeratuta sortu zen. Aukeraketa egiterakoan, hainbat irizpide hartu ziren kontuan. Horien artean bi azpimarra daitezke: batetik, Interneten egotea funtsezkoa duten enpresak bilatu ziren, izan ere, enpresa horientzat sareen sarea promoziorako ingurune naturala baita; eta bestetik, gaur gero sarean egotea bilatu zen, ‘on line’ marketin garrantzitsutzat hartzen duten enpresak izatea. Planeko ekintzek presentzia eta posizionamendu horiek hobetuko dituzte.

?On line’ marketin-planak aurkezteko lehen bilera horretan, argi eta garbi geratu zen turismo sektorea oso interesaturik dagoela arlo horretan, beren negoziorako beharrezko tresnatzat hartuta.

Maiatzaren 31n Riter proiektuan aukeratutako zortzi enpresekin bilerak egiten hasi dira, beren ‘on line’ marketin-planak gauzatzen hasteko. Beren planak jasotzen lehen enpresak Oskozko Etxeberria Landetxea eta Larraintzarko Gartxenia Landa Hotela izan dira.

Ekainean banatuko zaizkie marketin-planak ekintza honetan parte hartzen ari diren enpresei. Proposamen praktikoak eta argiak izaten ahalegindu gara, enpresa bakoitzak abian paratu behar dituen ekintzak negozio bakoitzaren egoerara egokitu daitezen.

Planek bi puntu dituzte lana burutzeko: hobetu beharreko ildoak eta horiek inplementatzeko egutegia. Enpresen jabeek, hasierako une honetan, lehen lan-saioa izanen dute; hasiera batean, Cederna Garalur Elkartearen teknikariekin eta Barrabeseko teknikariekin, proposatutako plana xehetasunez aurkezte aldera. Ondoren, bileraren beste atal batean egutegia eta hori abian paratzeko laguntza-proposamena finkatuko dira.

Une horretatik aitzin, teknikariek tutoretza pertsonalizatua emanen dute. Horren bitartez, proposatutako albait ekintza gehien ezartzen lan eginen da, betiere, aurreikusitako egutegia betez.

Prozesuaren amaieran, zortzi enpresa horiek Internetek eskaintzen dizkien aukerei buruzko ezagutza praktikoak eta argiak jasotzeaz gain, sarean bere posizionamendua hobetzeko beharko dituzten tresnak edukiko dituzte, beren web-orria hobetuko dute eta gizarte-sareetan profil dinamikoak edukiko dituzte; hori guztia bezeroak erakartze aldera.

Bilerak maiatzaren 31an hasi ziren, eta ekain osoan zehar luzatuko dira. Riter proiektua Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioak finantzatzen du.

Por | 2011-08-26T13:14:08+00:00 junio 1st, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en ‘On line’ marketin-planak turismo-sektorean