Cederna Garalur Elkarteak bere web orria aldatu du

Aste honetan, Cederna Garalur Elkartearen web orria aldatu dugu, informazioa emateko eta kudeatzeko modua hobeto egokitzera bideratutako urratsak emate aldera.

Etengabe eguneratuta eduki asmo dugun hasierako orriak berrien atal bat eta bideoetarako gune bat edukiko ditu; horietan, lantzen ari garen proiektuak nabarmenduko dira. Halaber, ‘Actualidad/Berriak’ aldizkarirako eta hedabideek Elkarteari buruz emandako informaziorako sarbidea izanen du, Cederna Garalur Elkarteak ‘Zuk aukeratu, zuk erabaki’ programan dituen proiektuei botoa emateko zuzeneko atzipena, eta erabiltzailearekiko komunikazioa hobetuko duten beste hainbat tresna ere izanen ditu.

Horrez gain, menuetan egituratuta, proiektuei, argitalpenei eta bestelakoei buruzko informazio eguneratua emanen dugu.

Bestalde, Cederna Garalur Elkarteak hainbat sare sozialei tartea eginen die: twitter, facebook eta youtube. Aldaketa horrekin, Cederna Garalur Elkartea komunikatzeko modu berrietara egokitu da. Orria Elkarteko teknikariek sortu eta bere baitan kudeatuko dute.

Por | 2011-08-26T13:12:15+00:00 agosto 24th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak bere web orria aldatu du