ETEei zuzendutako ‘on line’ marketina, blogak eta sare sozialak

2011ko lehen sei hilekoan, Cederna Garalur Elkarteak prestakuntza programa oso paratu du abian bi ildotan: enpresa kudeaketa eta marketina ‘on line’, sare sozialak ezagutzeko eta blogak sortzeko. Prestakuntzari oso harrera ona egin diote enpresek, eta horretatik ideia sorta on bat ateratzea espero dute beren negozioen mesederako.

Datozen hilabeteetarako prestakuntza-ehutegia ondorengo dokumentuan kontsulta daiteke:

  • Sartu ‘Enpresak eta Sustatzaileak’ arloko prestakuntza-egutegira.
  • Sartu ‘Turismo’ arloko prestakuntza-egutegira.

Prestakuntza horretan Elkarteko ‘Turismo, Enpresak eta Sustatzaileak eta Teknologia Berriak’ arloek hartu dute parte. Prestakuntza saioak 3 ordu eta 3 ordu eta erdi bitartekoak dira. Saioetan ez da inoiz egon 10 kide baino gehiago; hortaz, pertsonalizazioa gorena izan da.

Prestakuntza plan horrek Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen ‘LGP-Leader Ardatza’ Landa Garapenerako Programaren babesa du. Asmoa da enpresei tresnak ematea, beren negozioak merkatuan hobeto posizionatzen laguntzeko, eta enpresaren kudeaketa hobetzeko.

Turismo arloko enpresei zuzenduta

Nafarroako Mendialdeko turismo arloko enpresak finkatzen eta posizionatzen laguntzeko prestakuntzaren hastapena marketinerako sarrera bat da. Asmoa da turismo arloko enpresek marketinari buruzko oinarrizko ezagutzak jasotzea; horretarako, marketinaren oinarrizko deskribapena ematen zaie, eta marketinaren erabilgarritasuna eta eginkizunak, eta negozioaren errentagarritasuna hobetzen lagunduko duten tresnak azaltzen zaizkie.

Ondoren, ‘on line’ marketinak duen garrantzia azpimarratzen da, Internetek negozioentzat dituen onura nagusiak zehaztuz, eta gizarte hedabideak eta ‘on line’ marketin plan eraginkorra sortzeko beharrezkoak diren estrategia eta lanaren antolakuntza definituz.

2011ko lehenengo sei hilekoan turismo arloko enpresek prestakuntza jaso dute marketinaren eta blogak sortzearen inguruan. Irailetik aurrera, sare sozialen inguruko prestakuntza jasoko dute; horrek, beren profil sozialak sarean kudeatzen eta halako komunikazio modu berrietan egoteak izan dezakeen interesa baloratzen lagunduko die.

IKT prestakuntza gainerako ETEentzat

Antzeko proposamena egiten da Nafarroako Mendialdeko beste hainbat ekonomi sektoretako ETEei zuzendutako prestakuntzarako. Lehen zatian, enpresa-marketinaren inguruko ezagutzak lantzen dira, eta, bigarren zatia, berriz, blogak sortzera eta sare sozialak kudeatzera bideratuta dago. Kasu honetan, teknologiaren inguruko prestakuntzarekin landuko da, bai lehen sei hilekoan, baita bigarrenean ere.

Enpresa kudeatzeko ikastaroak

Ulertuta enpresaren kudeaketako hainbat alderdi garrantzitsuak direla, eta ETEek prestakuntza sostengua behar dutela arlo horretan. Halaber, baloratuz halako prestakuntza duela hainbat urtetik hona lantzen ari dela enpresen eta sustatzaileen arloa, parte-hartzaileen harrera eta balorazioa ezin hobea izanik. 2011 honetan egindako prestakuntza programan, onuradunentzat interes handikoak diren ikastaroak jaso ditugu: fakturak eta kobrantzak kudeatzeko ikastaroa, eta kostuak kudeatzeko ikastaroa.
Lehen ikastaroan, fakturazioa eta kobrantzak izenekoan alegia, parte-hartzaileei zenbait alderditan laguntzen zaie: zenbat diru eskatu behar dioten finantza erakunde bati, nola negoziatu behar duten bankuekin enpresarentzat baldintzarik onenak lortzeko, eta krisi garai hauetan finantziazioa nola eskatu behar duten.

Ikastaroa lagungarria gertatzen zaie merkatuan dauden finantza produktuak ezagutzeko, eta beren premietara zein egokitzen den hobekien ezagutzeko, albait dirurik gutxien eta baldintzarik onenetan ordaintze aldera.

Gai horrekin batera, askok ezagutzen ez duten fakturazio araudia lantzen da, autonomo eta enpresaburu txikiek beren betebeharrak indarrean dagoen lege esparruaren arabera bete ditzaten.

Kostuen kudeaketari dagokionez, ikastaroa ohiko kostuak modu praktikoan autonomo txikiei hurbiltzera zuzenduta dago, beren enpresaren emaitzak hobetzen lagunduko duten erabakirik onenak nola hartu jakin dezaten.

Enpresek krisi garaian gehien erabiltzen dituzten neurrien eta horien artean eraginkorrenen berri ematen zaie. Halaber, eguneroko jardueran kostuak murrizteko aholkua ematen zaie. Azkenik, enpresa txikiei laguntza ematen zaie merkatuan enpresa handiekiko posizio ona izan dezaten.

Prestakuntza bloke hori Cederna Garalur Elkartearen jarduera esparruan kokatuta dauden enpresen jarduera ekonomiko guztietara zuzenduta dago.
Ebaluazio positiboa

Denetara, urtearen lehen aldi honetan programatutako gai guztien 29 ikastaro egin dira:   3 fakturazio eta kobrantzei buruzkoak, 4 kostuen kudeaketari buruzkoak, 3 enpresa marketin eta blogak sortzeari buruzkoak, 4 enpresa marketin eta sare sozialei buruzkoak, 15 turismo marketinari eta blogak sortzeari buruzkoa.

Prestakuntza honako herri hauetan egin da: Lekunberri, Agoitz, Izize, Irunberri, Arbizu, Doneztebe, Larraintzar, Lesaka, Zugarramurdi, Zubiri, Aurizberri, Zangoza, Elizondo eta Izaba.

Denetara, Nafarroako Mendialde osoko 202 lagunek hartu dute parte prestakuntza horretan. Beren iritziz, hagitz positiboa izan dira eduki guztiak, baita prestakuntza proposamena bera ere. Ikastaroek batetik hamarrera 8ko batez bestekoa jaso dute.

Prestakuntzari helduko zaio berriro ere uda igaro ondoren, eta 2011ko azarora bitartean luzatuko da. Enpresek gero eta interes handiagoa erakutsi dute, izan ere, jasotako prestakuntzak ikastaro horietan jarritako itxaropenak betetzen baititu (halaxe baloratu dute egindako ebaluazioak). Egutegia aldizkari honetako erdialdeko orrialdeetan kontsulta daiteke, eta, horrez gain, enpresek ikastaroei buruzko unean uneko informazioa jaso nahi badute, Cederna Garalur Elkartearen informazio buletinetan eman dezakete izena, boletines@cederna.es postaren bitartez.

Por | 2011-09-01T10:49:23+00:00 agosto 11th, 2011|Gailena_1|Comentarios desactivados en ETEei zuzendutako ‘on line’ marketina, blogak eta sare sozialak