Ultzama Ibarreko I. Raid proba

Irailaren 3an, Ultzama Ibarreko I. Raid proba eginen da. Cederna Garalur Elkarteak eta antolatzaileek, elkarlanean, Raid hau simulatzen duen hegaldi birtuala sortu dute. Hegaldia gure web orriko bideo gunean bistara daiteke.

Ekimena atzo, abuztuaren 30a, eman zieten ezagutzera hedabideei. Antolatzaileek emandako prentsa-oharrean jasotakoaren arabera:

Ultzama Ibarrean izanen da hipika-denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat. ‘Ultzamako I. Raid’ probaren barnean maila altuko hiru proba eginen dira: izar bateko Nazioarteko Txapelketa eta zero izarreko Nazio Txapelketa (biak 80 kilometrokoak), eta, azkenik, Promozio Txapelketa (40 kilometrokoa); azken hori kirol horretan hasi berriak diren gazteei zuzenduta. Raid proba zaldi-diziplina da. Zaldiak eta zaldizkoak ibilaldi luzea egin behar dute egun batean. Zaldizkoak bere zaldiaren esfortzua neurtu beharra dauka, eta erritmo egokia eraman behar du proba osoan. Proba bukatuta, zaldiak egoera fisiko ezin hobean egon behar du.

Raid hori dela-eta, Cederna Garalur Elkarteak Cartorural proiektuaren bitartez garatutako tresna jarri du antolatzaileen esku. Geoerreferentziazio-sistemen bitartez, zaldizkoek heldu den irailaren 3an eginen duten ibilbidea simula daiteke.

Elkarteak tresna berri horrekin eskaini dezakeenaren eredua da.

Por | 2011-08-31T11:14:52+00:00 agosto 31st, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Ultzama Ibarreko I. Raid proba