Beste urte batez, Cederna Garalur Elkarteak ‘hurbildu IKTetar@’ programan parte hartuko du

Formación TIC

Cederna Garalur Elkarteak ‘Hurbildu IKTetar@’ programaren lankidetza-hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuarekin. Programaren xedea da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan bazterketa-arriskua duten hainbat pertsona taldek ikus dezatela tresna horiek baliagarriak direla beren bizitzako hainbat alderditarako.

 

Sinatu berri dugun hitzarmenak Cederna Garalur Elkarteak 2006az geroztik programa horretan egindako lanari jarraipena eman dio. Programak gizarteratze izaera integratzaile nabarmena du. Batetik edukiak, metodologia eta helburuak bateratzen ditu programaren xede diren pertsona-taldeetan, eta bestetik Nafarroan aipatu pertsona-taldeei prestakuntza digitala ematen dieten irabazi asmorik gabeko erakunde guztiak (bakoitza bere toki-esparru propioan) hartzen ditu barne. Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean lantzen du aipatu programa.

 

2011n Cederna Garalur Elkarteak honako hauek lantzen ari eta landuko ditu:

  • Oinarrizko informatikako 52 ikastaro.
  • Web-orriak sortzeko 3 tailer, irabazi asmorik gabeko elkarteei eta erakundeei zuzenduta.
  • Din txikikoek Internet segurtasunez nola erabil dezaketen erakusteko 10 informazio-saio, guraso-elkarteei zuzenduta.
  • Tutoretzapeko ‘on line’ ikastaro bat.
  • Izapide telematikoak 6 aholkularitza-gune.

Informatika lantzeko hastapeneko ikastaroak, 65 urtez gorakoei eta emakumeei zuzenduak, martxoan hasi ziren, eta aurtengo azarora bitartean luzatuko dira. Ikastaroak honako udalerri eta ibarrotan emanen dira: Agoitz, Arantza, Arbizu, Arruazu, Baztan, Bera, Donamaria, Elgorriaga, Erro, Esteribar, Etxalar, Galipentzu, Garaioa, Garralda, Goizueta, Goñi, Irañeta, Lakuntza, Leitza, Lesaka, Ledea, Irunberri, Luzaide, Olazti, Orbaitzeta, Erronkari, Zaraitzu, Uharte Arakil, Ultzama, Urdiain eta Ziordian.

 

Web-orriak sortzeko tailerrak, guraso-elkarteei zuzendutako informazio-saioak eta ‘on line’ tailerra urtean zehar emanen dira, erakunde onuradunekin datak antolatuz bezala.

 

Aurten, hitzarmenaren barnean, bide telematikoak erabiliz izapideak nola egin erakutsiko da; horretarako, Cederna Garalur Elkarteak 6 sarbide-gune gaitu ditu bere jarduera-esparruan. Aipatu guneak honako hauek dira: Arbizu, Lekunberri, Lesaka, Doneztebe, Zangoza eta Agoitz.

 

‘Hurbildu IKTetar@’ programak IKTak zabaltzen eta horietan hezten eta prestatzen laguntzen du; horrek informazioaren gizartea parte-hartzaileagoa eta aktiboagoa izatea dakar.

 

Por | 2011-08-26T13:13:35+00:00 agosto 5th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Beste urte batez, Cederna Garalur Elkarteak ‘hurbildu IKTetar@’ programan parte hartuko du