Aste digitala zure udalerrian: “klik batekin aski da”

IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura. Proiektuari irailaren 19an emanen zaio hasiera Erronkarik, eta azaroaren amaierara arte luzatuko da. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan izanen da, eta herri bakoitzean egonen den aste horretan herritarrei zabalik egonen da. Honako herri hauetan egonen da: Erronkari, Zubiri, Agoitz, Zangoza, Altsasu, Lekunberri, Bera eta Elizondo.

Proiektu horren helburu nagusia da teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean.

Nafarroako Mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea da gakoa. Bi gai lantzen dira nagusiki: Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa eta administrazio elektronikoa (administrazio-e).

Izenburuak dioen bezala: ‘Aste digitala zure udalerrian’, gure asmoa da ‘IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura’ izeneko programa astero eskualde-buru batera eramatea. Horretarako, Cederna Garalur Elkarteak proiektuaren eskura jarri du IKT Autobusa, astez aste herritarrentzako informazio-, arreta- eta prestakuntza-gune izanen dena.

Proiektuaren onura jasoko duen publikoa Nafarroako Mendialdeko herritarrak dira.
Proiektua 2011ko irailetik abendura bitartean garatuko da, 8 udalerritan. Astebetez udalerri batean IKTak eta horiek herritarrei ematen dizkieten aukerak sustatzeko, horren inguruko prestakuntza jasotzeko eta zabaltzeko egitasmo osoa landuko da.

Ekintzak lantzeko asteak eta herriak honako hauek dira:

  • Erronkari: irailaren 19tik 23ra bitartean
  • Zubiri: irailaren 26tik 30era bitartean
  • Agoitz: Urriaren 3tik 7ra bitartean
  • Zangoza: Urriaren 17tik 21era bitartean
  • Altsasu: urriaren 24tik 28ra bitartean
  • Lekunberri: azaroaren 7tik 11ra bitartean
  • Bera: azaroaren 14tik 18ra bitartean
  • Elizondo: azaroaren 21etik 25ra bitarteanç

Proiektuari buruzko argibide gehiago nahi baduzu, sartu hemen.

Proiektuari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, egizu formulario honen bidez.

Por | 2011-09-23T09:35:46+00:00 septiembre 13th, 2011|Albisteak|Comentarios desactivados en Aste digitala zure udalerrian: “klik batekin aski da”