Cederna Garalur Elkarteak IMPULSA-te programa abiarazi du

Uztailean, Cederna Garalur Elkarteko Enpresen eta Sustatzaileen arloak IMPULSA-te programa paratu du abian, Nafarroako Mendialdea LGP programaren barnean.

Lan pertsonaleko eta enpresa entrenamenduko programa bat da, Nafarroako Mendialdeko enpresei zuzenduta, enpresa bultzatze aldera eta lehiakortasuna irabazte aldera. Lan saioak irailean hasiko dira.

Programaren xedea da enpresei eta enpresaburuei bultzada ematea, eta hortik dator eslogana: Impulsa TE (sustatu zure enpresa eta zu zeu). Oinarria parte hartzen duten enpresen funtzionamenduaren analisia da, eta pertsonen adimena optimizatzea lortu nahi du, eragimena eta lehiakortasuna irabazte aldera.

 

 

 

Nola garatzen da programa?
LAN SAIOAK TALDETAN: Goiz eta arratsaldeko lan saioak, Nafarroako Mendialdeko hainbat lekutan.

  GAIAK FECHA
1 Zergatik da beharrezkoa nire negozioa berraurkitzea? 2011-09-15
2 Ezagutu zure burua 2011-09-29
3 Sormenean aitzindaria, berrikuntza sortzen. 2011-10-06
4 Bezeroak eta berrikuntza 2011-10-13
5 Itunak eta lankidetza 2011-10-20
6 Plangintza eta egitasmoa abian paratzea 2011-10-27
7 Jarraipena eta ixtea 2011-11-24

LAN SAIOAK BANAKA: Enpresaren instalazioetan bertan eginen da, enpresaren banakako analisia eta egoeraren diagnostikoa egiteko, baita ekintza plana lantzeko ere.

Programa bukatutakoan, enpresek honako hauek lortu izana espero da:

  • Taldeak zuzentzeko eta enpresan aitzindaritza eramateko moduari buruz hausnarketa egitea.
  • Bezeroen premiak identifikatzea eta interpretatzea, haiekiko harremana analizatuz eta komunikazio prozesuak hobetuz.
  • Taldearen kudeaketa optimizatzeko teknikak ikastea, eta eskuragarri dituen baliabideei etekin handiagoa ateratzea.
  • Elkarrekin lan egiteko baliabideak eskuratzea eta beste enpresekin lankidetzan jardutea, merkatu aldakor eta etengabe mugitzen ari den merkatuan hobeto posiziona daitezen.

 

 

Por | 2011-09-02T10:20:23+00:00 septiembre 2nd, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak IMPULSA-te programa abiarazi du