2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

IMPULSA-te programak bere lehen lan-saioa izanen du ‘El mirador de Ulzama’ hotelean

Denetara, Nafarroako Mendialdeko 8 enpresek jasoko dute proiektu horren onura.  Lan pertsonaleko eta enpresa entrenamenduko programa bat da, helburua izanik enpresa bultzatzea eta lehiakortasuna irabaztea. Zazpi (7) etapa izanen ditu, eta 2011ko azarora bitartean iraunen du.

Lana irailaren 15ean hasi zen, eta enpresaburuei proposatutako hausnarketak honako galdera hau izan du abiapuntu: Zergatik da beharrezkoa nire negozioa berraurkitzea? Talde-lana egin zen, batetik programa aurkezteko, eta, bestetik, enpresa berraurkitzeko arloan eta parte hartzen duten enpresen hobekuntzan eta definizioan funtsezkoak diren alderdiak lantzeko. Hori guztia, enpresan aldaketa hori ahalbidetuko duten funtsezko galderen bitartez egin zen.

Ondoren, hainbat saio eginen dira honako gai hauen inguruan: ezagutu zeure burua (sormenean aitzindari izanda eta berrikuntza sortuz), bezeroak eta berrikuntza, aliantza eta hibridazioa (loturarik gabeko sektoreak edo produktuak enpresa-aukera zabalean elkartzea ahalbidetzen duen formula da azken hori). Azken bi etapetan, plangintza eta ekintza, eta programaren jarraipena eta itxiera landuko dira.

Enpresa parte-hartzaileak honako hauek dira:

  • Health Care Oihana SLL, Aurizberri
  • Fco. Javier Iriarte egoitza, Elizondo
  •  Ziganda SL komertziala, Lantz
  • Construcciones Leache, Agoitz
  • SAT Ultzamakoak, Lantz
  • Lacturale-Etxeberri, Arakil
  • Hidro Rubber Ibérica SA, Lesaka
  • Axura, Zubieta.

Programak ‘Nafarroako Mendialdea – LGP’ programaren finantziazioa du, eta Nafarroako Ganberaren lankidetzarekin burutzen ari da.