Posizionatu zure negozioa: Blogak eta sare sozialak, kostuen kudeaketa, eta fakturen eta kobrantzen kudeaketa

Uda igarota, Cederna Garalur Elkarteak berriro heldu die ‘on line’ marketinari, enpresa-kudeaketari, eta blogak eta sare sozialak sortzeari. Irailetik abendura bitartean emanen diren ikastaroen egutegia Elkartearen web orrian kontsulta daiteke.

Kanpainari iraileko ikastaroekin emanen diogu hasiera. Interesa duten guztiak harremanetan jar daitezke Julia Calvillorekin, 948 20 77 97 telefono-zenbakira deituta, edo Info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Aukera erakargarria da negozioak sarean nola posizionatu jakiteko.

 

 

 

Iraileko egutegia:

 

Ikastaroa Non Egunak Orduak
Turismo marketina eta gizarte sareak Doneztebe Irailak 23 eta 30 9:30-12:30
Enpresa marketina eta blogak sortzea Doneztebe irailak 12, 14 eta 19 9:00-13:00
Enpresa marketina eta blogak sortzea Elizondo Irailak 21, 26 eta 27 9:00-13:00
Enpresa marketina eta blogak sortzea Lesaka Irailak 13, 15 eta 19 9:00-13:00
ETEetako kostuen kudeaketa Elizondo Irailak 20 eta 22 9:30-12:30
Fakturen eta kobrantzen kudeaketa Elizondo Irailak 27 eta 29 9:30-12:30
Enpresa marketina eta gizarte sareak Lesaka Irailak 27 eta 28 9:30-12:30

Por | 2011-09-06T07:37:21+00:00 septiembre 6th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Posizionatu zure negozioa: Blogak eta sare sozialak, kostuen kudeaketa, eta fakturen eta kobrantzen kudeaketa