“RCB – Rural Convention Bureau” marka onartu da

Urriaren 19an eta 20an,  “RCB-Rural Covention Bureau” bileren turismoaren proiektuan parte hartzen duten Tokiko Ekintza Taldeek luze gabe ekimen horretan parte hartuko duten establezimenduak eta bileren egoitzak identifikatuko dituen marka onartu dute.

Orain onartutako eta berri hau irudiz hornitzen duen marka ekimena kudeatuko duen proiektuaren eta geroaren irudia izanen da.

Proiektuan Andaluziako, Gaztela eta Leongo, Extremadurako, Gaztela-Mantxako eta Nafarroako 5 bazkidek hartzen dute parte, eta Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak finantzatzen du. Bazkideek egindako bileran, marka onartzeaz gain, establezimenduak eta egoitzak aukeratzeko prozedura zehazten duen eskuliburua onartu zen behin betikoz.

Datozen hilabeteotan, proiektuak II. faseari emanen dio hasiera; alegia, analisia eta zehaztutako egitasmoa abian paratzea eta gauzatzea. Bileren turismoaren inguruan lan egiteko aukera zabaldu da.

Por | 2011-10-24T17:03:49+00:00 octubre 24th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en “RCB – Rural Convention Bureau” marka onartu da