Cederna Garalur Elkarteak eta ANETek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gidari profesionalak prestatzeko (LGA)

Urriaren 7an (ostirala), Cederna Garalur Elkarteak (Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko irabazi asmorik gabeko erakundea) eta ANETek (Nafarroako Errepide bidezko Garraio eta Logistika Enpresaburuen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dute gidari profesionalek Lanbide Gaitasunaren Agiria (LGA) lortzeko prestakuntza jaso dezaten.

Prestakuntza hori ezinbestekoa da enpresetako ibilgailuak, bai garraio publikokoak nahiz pribatukoak, bide publikoan gidatzeko. Horretarako, C1, C1 + E, C, C + E, D1, D1 + E, D edo D + E mailetako gida-baimena eduki beharra dago (legearen arabera salbuetsitako ibilgailuetarako izan ezik). 

Helburua da prestakuntza hobea izanen duten eta errepideko garraio-merkatuaren eskakizun berrietara egokituko diren profesionalak lortzea eta, azken finean, trafikoaren eta gidarien beraien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

35 orduko iraupena izanen duen ikastaroan zehar, hainbat gai landuko dira, besteak beste: segurtasun-arauetan oinarritutako zentzuzko gidatzea, garraiorako arauak ezartzea, osasuna, bide-segurtasuna eta ingurumena.

Akordio horren bitartez, ANETek instalazio homologatuak izanen ditu Beran (elkartekide anitz dituen zonaldea) ikastaro horiek emateko. Aldi berean, eremu geografiko horretako beste sektore ekonomikoetako enpresek hitzarmena sinatu duten bi elkarteen aholkua jaso dezakete, eta, halaber, emanen diren ikastaroetan parte har dezakete.

Bai Cederna Garalur Elkarteak bai ANETek beste gai batzuetan eta proiektu bateratuetan aurrera egiteko asmoa erakutsi dute.

Por | 2011-10-07T13:45:02+00:00 octubre 7th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak eta ANETek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gidari profesionalak prestatzeko (LGA)