José María Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakari aukeratu dute.
Urriaren 10eko arratsaldean, Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berr a bere karguaz jabetu da, eta, halaber, lehendakari, lehendakariorde, idazkari eta diruzain karguak aukeratu dira.
Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordea, gaur egun, Cederna Garalur Elkarteak lantzen duen lurraldeko eskualde-ordezkariek eta erakunde sektorialetakoek osatzen dute.
Elkartearen estatutuen arabera, eskualde-ordezkariak toki-erakundeetako agintariak dira, eskualde-ordezkari gisa aukeratuak 2011ko irailaren 22an egindako Batzar Nagusian.
Zuzendaritza Batzordea honela dago eratuta:
- Jose Maria Aierdi, Lekunberriko alkatea, eta Larraun eskualdearen ordezkaria
- Mauro Gogorcena, Irunberriko alkatea, eta Irunberriko eskualdearen ordezkaria
- Francisco Perez, Ultzamako alkatea, eta Ultzama eskualdearen ordezkaria
- Jose Javier Carlosena, Otsagabiako Udalekoa, eta Zaraitzu Ibarreko ordezkaria
- Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria, eta Sakanako ordezkaria
- Angel Navallas, Zangozako alkatea, eta Zangoza eskualdearen ordezkaria
- Gloria Aguerri, Doneztebeko Udaleko zinegotzia, eta Malerrekaren ordezkaria
- Pablo Miranda, Goizuetako alkatea, eta Leitzaran eskualdearen ordezkaria
- Enrique Garralda, Erroko alkatea, eta Erroibar-Esteribarko ordezkaria
- Jon Abril, Berako alkateordea, eta Bortziriak eskualdearen ordezkaria
- Garbiñe Elizegi, Baztango alkatea, eta Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eskualdearen ordezkaria
- Fermin J. Garcia, Urrotz Hiriko alkatea, eta Agoitz eskualdearen ordezkaria
- Alfonso Uitzi, Euskadiko Kutxaren ordezkaria
- Bernardo Ciriza, Nafarroako Kutxaren ordezkaria
- Amaya Erro, Nafarroako Ganberaren ordezkaria
- Joseba Etxarte, EHNEren ordezkaria
- Mª Cruz Bona, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren ordezkaria
- Jesus Olias, UCANen ordezkaria
- Jesus Recalde, UAGNren ordezkaria
Horietatik aukeratuak izan dira:
-
José María Aierdi, lehendakaria
-
Mauro Gogorcena, lehendakariordea
-
Mª Cruz Bona, idazkaria
-
Joseba Etxarte, diruzaina