GOIZUETA: Pablo Miranda Leitzarango ordezkaria izango da Cederna Garalurren

Pablo Miranda, alkatea, Cederna-Garalurreko bileran izan zen eskualdeko beste ordezkariekin.

Atzoko bileran, José María Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakari aukeratu zuten

11.10.11 – 02:08 – ELISA BELAUNTZARAN | GOIZUETA.

Atzo Antsoainen, Cederna Garalur elkartearen kideen bilera ospatu zen. Bertan, arratsaldean zehar, Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berra bere karguaz jabetu da, eta, halaber, lehendakari, lehendakariorde, idazkari eta diruzain karguak aukera ziren.

Bileran izandako bozketaren ondorioz José María Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakari aukeratu zuten bertan bildutako udal eta elkarte ezebrdinetako ordezkariek. Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berra bere karguaz jabetu da Lekunberriko gaur egungo alkatea.

Bestalde, aipatzekoa da bileran lehendakari kargua aukeratu zen bezala, lehendakariorde, idazkari eta diruzain karguak aukeratuak izan zirela. Lan hoiretan José María Aierdi, lehendakariarekin batera Mauro Gogorzena, lehendakariordea Mª Cruz Bona, idazkaria eta Joseba Etxarte, diruzaina arituko dira hurrengo urteetan.

Jose Maria Aierdi, Lekunberriko alkatea, lehendakaria izendatzeaz gain Larraun eskualdearen ordezkaria izango da Cederna Garalurren. Leitzarangoa Goizuetako alkatea den Pablo Miranda izango da. Mauro Gogorcena, Irunberriko alkatea, Irunberriko eskualdearen ordezkaria. Francisco Perez, Ultzamako alkatea, Ultzama eskualdearen ordezkaria. Jose Javier Carlosena, Otsagabiako Udalekoa, Zaraitzu Ibarreko ordezkaria. Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria, Sakanako ordezkaria. Angel Navallas, Zangozako alkatea, Zangoza eskualdearen ordezkaria. Gloria Aguerre, Doneztebeko Udaleko zinegotzia, Malerrekaren ordezkaria. Enrique Garralda, Erroko alkatea, Erroibar-Esteribarko ordezkaria. Jon Abril, Berako alkateordea, Bortziriak eskualdearen ordezkaria. Garbiñe Elizegi, Baztango alkatea, Baztan -Urdazubi-Zugarramurdi eskualdearen ordezkaria. Fermin J. Garcia, Urrotz Hiriko alkatea, Agoitz eskualdearen ordezkaria.

Bestalde, ordezkaritza izango duten beste erakunde eta elkarte ezberdinetatik Alfonso Uitzi, Euskadiko Kutxaren ordezkaria izango dira bertan. Bernardo Ciriza, Nafarroako Kutxarena. Amaya Erro, Nafarroako Ganberarena. Joseba Etxarte, EHNEren ordezkaria. Mª Cruz Bona, Comisiones Obreras (CC OO) sindikatuaren ordezkaria. Jesus Olias, UCANen ordezkaria eta Jesus Recalde, UAGNren ordezkaria Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordea, gaur egun, Cederna Garalur Elkarteak lantzen duen lurraldeko eskualde-ordezkariek eta erakunde sektorialetakoek osatzen dute

Por | 2011-10-17T14:35:55+00:00 octubre 11th, 2011|Hemeroteka|Comentarios desactivados en GOIZUETA: Pablo Miranda Leitzarango ordezkaria izango da Cederna Garalurren