PRENTSA OHARRA: Posizionatu zure negozioa Interneten eta hobetu kudeaketa

Cederna Garalur Elkarteak zabalik du oraindik ere ‘kostuen kudeaketa, fakturazioa, sare sozialak eta blogak’ izeneko prestakuntza ekintza. Prestakuntzarako egutegia 2011. urte amaiera arte luzatuko da. Orain arte prestakuntza horretan parte hartu duten pertsonak oso pozik agertu dira emaitzekin… Ez utzi aukerari ihes egiten!

Enpresei Interneten posizionamenduaren ateak zabaltzen dizkien prestakuntza esperientzia interesgarria da. Halaber, enpresei kalitateko prestakuntza ekonomiko – finantzarioa ematen die.

Prestakuntza Nafarroako Mendialdeko enpresei dago zuzenduta. Ikastaro batzuk turismo-arloko enpresei daude zuzenduta, eta besteak hainbat sektoretako ETEei.

Zabalik dauden ikastaroak honako hauek dira:

Sare sozialak:

  • Zugarramurdi, urriaren 24a eta 25a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Arbizu, urriaren 26a eta 27a:  turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Aribe, azaroaren 7a eta 8a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Izize, azaroaren 9a eta 10a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Erro, azaroaren 14a eta 15a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Agoitz, azaroaren 16a eta 17a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Zangoza, azaroaren 18a eta 25a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Erronkari: azaroaren 21a eta 22a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Irunberri, azaroaren 23a eta 24a: turismo-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)
  • Erro, azaroaren 4a eta 11a: enpresa-marketina eta sare sozialak (ordua: 9:30-12:30)

Kostuen kudeaketa ETEetan:

  • Arbizu, azaroaren 16a eta 18a: kostuen kudeaketa ETEetan (ordua: 9:30-12:30)

Fakturen eta kobrantzen kudeaketa ETEetan:

  • Lesaka, urriaren 25a eta 27a:  fakturen eta kobrantzen kudeaketa ETEetan (ordua: 9:30-12:30)
  • Zubiri, azaroaren 9a eta 11a: fakturen eta kobrantzen kudeaketa ETEetan (ordua: 9:30-12:30)
  • Arbizu, azaroaren 23a eta 25a: fakturen eta kobrantzen kudeaketa ETEetan (ordua: 9:30-12:30)

Interesdunek ikastaroen egutegia kontsultatu eta izena eman dezakete Cederna Garalur Elkartearen web orrian (www.cederna.es) dagoen formularioa beteta. Halaber, argibide gehiago jaso dezakete 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta (Julia Calvillo), nahiz info@cederna.es helbidera eskaera-mezua igorrita.

Berri honi albait hedapen handiena ematea nahi genuke. Zuen esanetara gauzkazue Marian Serranoren bitartez (Cederna Garalur Elkartearen komunikazio-arduraduna). mserrano@cederna.es

Cederna Garalur Elkartearen informazio guztien berri jaso dezakezue www.cederna.es web orriaren bidez, twitter-eko @CedernaGaralur profilaren bidez, eta facebook-eko Cederna-Garalur orriaren bidez.

Antsoainen, 2011ko urriaren 19an

 Jaitsi prentsa-oharra osorik

Por | 2012-01-24T08:34:44+00:00 octubre 19th, 2011|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en PRENTSA OHARRA: Posizionatu zure negozioa Interneten eta hobetu kudeaketa