Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct guneak boluntariotza lantzen duten hiru elkarterekin izan da Baenan (Kordoba) antolatutako topaketan

Lizoain Ibarreko ‘Ripakoa’ Elkarteak, Urdazubi-Bidasoako ‘Bidelagun’ Elkarteak eta Urdazubi-Baztango Done Jakueren Bideko Lagunen Elkarteak boluntariotzaren arloan izandako esperientzien berri emanen dute azaroaren 22tik 25era bitartean.

2011n zehar lantzen ari den Boluntariotzaren Europako urtea zabaltzea eta ospatzea xede hartuta.

Jarduera onen topaketa horren helburua da URDIMBRED osatzen duten Espainiako informazio zentro europarren jarduera lurraldeetako adituen, elkarteen eta boluntarioen artean landa eremuetan ematen den boluntariotzari buruzko elkarrizketa eta eztabaida sustatzea. UrdimbrED landa-bokazioa duen Europe Direct guneen elkartea da, eta Cederna Garalur elkarte horretako partaide da.

Boluntariotzaren inguruan esperientziak partekatzen, eta eztabaida, elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzen dira. Topaketak aukera ematen du harremanak egin eta sinergiak bultzatzeko, eta Europe Direct zentroen eta parte hartzen duten elkarteen artean lankidetza bideak abiarazteko.
Boluntariotza herritarren parte hartzearen eta demokraziaren eredua da. Europar balioak (besteak beste elkartasuna eta gizarte eraldaketaren aldeko ekimena) nabarmentzen eta praktikara eramaten ditu.
Hiru proiektu

Elkarte bakoitzak bere lan-esparruan landutako jarduera onak aurkeztu ditu estatu-mailako topaketa horretan:

Baztan-Bidasoako ‘Bidelagun’ Elkarteak Landa Boluntariotzaren Zentroa aurkeztu du.  Zentroa boluntariotzaren erreferentea da eskualdean. Helburuak ditu jarduera guztiak aipatu gunean zentralizatzea, eta premia handien duten pertsonen ongizatea ekarriko duten proiektu berrien alternatiba kritikoa eta positiboa izatea. Isidro Herguedasek eginen du aurkezpena. (honekin batera dagoen argazkian eskuinaldean ageri da)

Lizoain Ibarreko ‘Ripakoa’ Elkarteko Lourdes Escribanok ‘Parke gure-gurea’ izeneko proiektua aurkeztu du. Proiektu horren xedea da parke bat sortzea; horren barnean zuhaitz zirkulu bat egonen da, zelten egutegia irudikatuz. Zelten kulturak lotura handia du euskal tradizioarekin eta Kantauri erlaitz osoko tradizioarekin, baita Iberiar Penintsulako beste hainbat lekurekin ere. (honekin batera dagoen argazkian ezkerretik hasita bigarrena da)

Urdazubi-Baztango Done Jakueren Bideko Lagunen Elkartearen ordezkari Jose Fernandez D’Arlasek Elkartea sortu zenetik gaur egun arte boluntarioekin landu dituen jardueren eta elkarteak landa eremuarekin duen loturaren berri eman du topaketan. (honekin batera dagoen argazkian ezkerretik lehena da).

Por | 2011-11-24T10:21:53+00:00 noviembre 24th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct guneak boluntariotza lantzen duten hiru elkarterekin izan da Baenan (Kordoba) antolatutako topaketan