CYBERSUDOE: metodo eta tresna berriak ETEei beren IKT proiektuetan lagun egiteko

IKTen eragina gure enpresen lehiakortasunean gero eta zabalduago dagoen errealitatea da, tresna horiek produktibitatean duten eraginagatik (zifren arabera, hazkunde ekonomikoaren laurdenaren ingurukoa), eta azken hamabost urteotan lanpostuak sortzen duten eraginagatik.

Egiaztatutako errealitate horren barnean sortua, CYBERSUDOE enpresei IKTak barneratzeko zuzendutako laguntza-proiektu europarra da. Bi urte eta erdiz, Frantziako, Espainiako eta Portugalgo 9 bazkidek metodologia bat landu dute, eta horrek ekarri du 750 ETE errazago hurbiltzea IKTetara beren funtzionamendurako, salmentak areagotzeko eta berrikuntzak ezartzeko.

Aldi honen bukaeran, lanak metodo eta tresna bermatuak ekarri ditu. CYBERSUDOE lankidetza, enpresei bideratutako laguntza-sareen esku paratzea proposatu da.

Egindako lanak Montpellierreko Corum-ean (Salle Jofrre 1) aurkeztuko dira azaroaren 16an, 14:00etatik 17:30era. Bertan izanen da Andre Marcon, Frantziako Merkataritza eta Industria Ganberen Batzarraren lehendakaria.

Ekitaldian izena emateko eta parte hartzeko, egizu, mesedez, esteka.

Por | 2011-11-15T10:00:56+00:00 noviembre 15th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en CYBERSUDOE: metodo eta tresna berriak ETEei beren IKT proiektuetan lagun egiteko