Nafarroako Mendialdeko turismo sektorea ebaluatu da «Turismo Kalitatearen Konpromisoa» bete duenentz

Kalitate lantaldea bileran

Nafarroako Mendialdeko Kalitate Mahaia azaroaren 11n batzartu zen Kultura, turismo eta Erakundeen arteko Harremanetarako Departamentuaren egoitzan, Iruñean, Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak baloratze aldera. Bileran izan ziren: Carlos Erce (Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia) eta Fermín Villanueva (turismoa eta merkataritza antolatzeko eta sustatzeko zerbitzuaren zuzendaria), biak Kultura, turismo eta Erakundeen arteko Harremanetarako Departamentukoak; Jose Maria Aierdi (Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria), Edurne Elso eta Nahikari Uriarte (Cederna Garalur Elkartearen Turismo arloaren arduraduna eta teknikaria), Angel Navallas (Zangozako alkatea), Unai Lako (Agoizko alkatea), Pablo Miranda (Goizuetako alkatea), Santiago Villares (Urdazubiko alkatea), Angel Luis de Miguel (Izabako alkatea) eta Jesus Maria Rebollo (Nafarroako Landa hotelen Elkartearen lehendakaria).

Kalitate Mahaian kide izendatu berriak daudenez (2011ko maiatzeko hauteskundeen ondorioz izendatutako tokiko ordezkariak), Edurne Elsok Xedearen Kalitate Planari buruzko azalpena eman zuen, kalitatearen inguruko proiektu horrek barne hartzen duen asmo globalaren berri emateko.

Bileraren beste puntu bat Kalitate Lantaldearen arautegi proposamenaren eztabaida, eta proposamen berri bat aztertzea izan zen. Azken idazketa egiteko eta Kalitate Mahaiko kideek onartzeko geratu zen.

Amaitzeko, denetara hainbat lanbide biltzen dituzten 42 txosten aurkeztu ziren; besteak beste, landa-ostatu, hotel, aterpetxe, natur gune babestu, jatetxe, denda, museo eta turismo-intereseko gune bisitagarrienak, baita ostatu eta kafetegiak eta osasuneko turismo-zerbitzuak ere, bainuetxeak alegia. Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.

Ebaluatutako establezimenduak honako hauek izan ziren: Ultzamako Urrizola-Galaingo El Mirador hotela eta spa, Xabierreko gaztelua, Oibarko Casa Zabaleta jatetxea, Izabako Metsola apartamentuak, Urdiaingo Kaluxa jatetxea, Baztango Jorge Oteiza museo etnografikoa – Elizondoko Javier Ciga kolekzioa, Beteluko Betelu ostatua, jatetxea eta taberna, Arraitz-Orkineko Venta Ulzama hotela, Jaurrietako Casa Sario landa ostatua, Gaintzako Kaardel landetxea, Irunberriko Irubide hotela, Gorritiko Pagozelai jatetxe benta, Elgorriagako Hotela eta Bainuetxea, Beintza-Labaiengo Villa Argentina landetxea, Lesakako Kattagorri denda, Zubietako Errota, Lekunberriko Ayestaran landa hotela, Larraintzarko Gartxenia landa ostatua, Lanzko Casa Baleztenea apartamentua, Oderizko Etxatoa landetxea, Lesakako Atxaspi hotela, Berako Alkeberea landetxea, Berueteko Peruskenea hotela, Itzaltzuko Besaro landa hotela, Oskozko Etxeberria landetxea, Arruizko Juansarenea I eta II landetxeak, Anizko Jauregia I eta II landetxeak, Arizkungo Lizardiko Borda I eta II landetxeak, Abintzaoko Lantxurda landetxea, Elizondoko Urruska landetxea, Irunberriko Arroila Natur Erreserba, Urdazubiko Irigoienea landa ostatua, Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxea, Izabako turismo bulegoa, Izabako Oroimenaren Etxea, eta Aurizko Inmaculada Capilla farmazia.

Por | 2011-11-16T12:35:51+00:00 noviembre 16th, 2011|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko turismo sektorea ebaluatu da «Turismo Kalitatearen Konpromisoa» bete duenentz