Turismo-kalitatearen Q aitorpenen banaketa

Fitur-en banatu ziren pasa den urtarrilaren 20an turismo-kalitatearen Q aitorpenak. Nafarroako Mendialdetik Villa Clementina Hotelak jaso zuen aipatu ezaugarria. Beste 6 establezimenduk ere jaso zuten ezaugarria, beren kudeaketan kalitatea hobetzen egindako lanagatik.

Ekitaldiaren buru turismoko estatu-idazkaria eta ICTEren lehendakaria izan ziren. Ekitaldian, kalitatearen Q ziurtagiria duten establezimenduetako jabeez gain, bestelako agintari eta ordezkari ere egon ziren; horien artean, Jose Maria Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria.

2011n turismo-kalitatearen Q marka lortu edo berritu duten 600 erakundek jaso dute egiaztatze-diploma. Establezimendu horietatik 7 Nafarroako Mendialdekoak dira. Arestian aipatu dugun Villa Clementina Hotelaz gain, kalitatearen Q lortu dute 2011n: Arbizuko Olatzea Hotelak, Aurizberriko Ttakun Ostatuak, Izabako Metsola Apartamentuek, eta Leitzako Lesakaenea Landetxeak. Eta berritu dute:  Lekunberriko Ayestaran II Hotelak eta Oskozko Etxeberria Etxeak.

Era berean, ICTEren Zuzendaritza Batzordeak urtero ematen dituen Q sariak banatu ziren. Aurten, Galiziako Xuntak, Madrileko Udalak eta IDISOk jaso dute.

Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE), turismo-kalitatearen Q ematen duen erakundeak, 2.270 establezimendu ziurtatu ditu 2011n, eta kopuru horrekin Espainiako Turismo Kalitaterako Sistema sendotu du, beste hainbat eragileren artean erakunde publikoak eta pribatuak, enpresaburuak eta erabiltzaileak inplikatuz. Ziurtagiria jaso duten establezimendu horietatik 33 ‘Nafarroako Mendialdea’ xedekoak dira, eta aintzatespen hori lortzeko, Cederna Garalur Elkartearen laguntza teknikoa jaso dute.

Zorionak establezimendu guztiei! Eskertzen dugu ‘Nafarroako Mendialdea’ turismo-xedearen kalitatea hobetzen egiten duten lana.

Por | 2012-01-31T09:32:19+00:00 enero 31st, 2012|Albisteak, orokorra|Comentarios desactivados en Turismo-kalitatearen Q aitorpenen banaketa