Martxoaren 26an NAOn argitara eman ziren Cederna Garalur Elkarteak LGENF 2007- 2013 LGPren 4. ardatzeko (LEADER) toki-garapenerako estrategien barnean kudeatzen duen programarako 2012. urterako laguntzen araudia eta deialdia. 2012ko maiatzaren 30 arte zabalik egongo den deialdiak 1.081.928,64 euroko finantzazuzkidura du.
LGP programa Europar Batasunak (LGENF landa-garapenerako funtsen bitartez) eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute. Programa horren helburua da landaingurunearen sustapen ekonomikoan eta sozialean laguntzea, sustatzaile pribatuek nahiz erakunde publikoek bultzatutako proiektuen bidez.
Nafarroako Mendialdean, tokiko ekintza-talde Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen du LGENFen Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako LEADER 4. ardatza. Deialdi horren barnean lehentasunezko hiru neurri aurreikusten dira:
– 411. neurria: Lehiakortasuna
– 412. neurria: Ingurumena eta landa ingurua
– 413. neurria: landa eremuen bizi kalitatea eta dibertsifikazioa.
Deialdi hau abian jarri aurretik, Cederna Garalur Elkarteak aurkeztu diren proiektuen hasierako baremaziorako irizpideak berraztertu ditu, eta aintzat hartu ditu, besteak beste, udalerrietako herritarren, enpleguaren eta eremu babestuen datu estatistiko eguneratuak. Prozesu hori Elkartearen alderdi guztietara zabaldu da; horrela, Elkartearen talde teknikoak eta garapen-agentziek hasiera batean egindako proposamenari Elkartearen Zuzendaritza Batzordean dauden eskualde-ordezkariek egindako oharrak gehitu zaizkio, Elkartearen lan-esparru diren eskualdeetako errealitatea zein den erakutsiko duen baremazioa lortzeko, eta eskualdeen arteko oreka bilatzeko.
Baremazio-taula hori aplikatuko da ekoizpenekoak diren nahiz ez diren proiektuak baloratzeko, eta lortutako kalifikazioaren arabera, deialdiaren aurrekontuko diruzuzkidurak berak ezarritako mugetarainoko diru-laguntzak emanen dira. Honako deialdi hau tokiko ekintza-talde Cederna Garalur Elkarteak 2009az geroztik zabaldu duen hirugarren deialdia da. Denetara, 147 proiektuk jaso dute finantziazioa aurreko bi deialdietan.
Araudia eta deialdia elkartearen web-orrian daude: http://www.cederna.es.
Argibide gehiago jaso nahi baduzu, jarri harremanetan araudian adierazitako tokiko ekintza-taldearen 8 garapen-agentzietakoren batekin, nahiz Antsoaingo bulego nagusiarekin posta elektronikoz (info@cederna.es) edota 948 20 66 97 telefonozenbakira
deituta.