Nafarroako I. Ehiza eta Aisia Azoka

Irunberri, 2012ko apirilaren 21-22

Ehizarekin eta aisiarekin lotura duen eskaintza osoa barne har dezakeen azoka.  Ekitaldi honek zinegetika-sektoreak eskaintzen duenaren isla izan nahi du.

Antolatzailea: Irunberriko Udala. ‘Asociación de Resakadores y Perreros’ Elkartea.

Cederna Garalur Elkarteak stand bat paratuko du azokak iraunen duen bi egunetan, eta antolatzaileei hedabideekiko harremanetan lagunduko die.

Ehizarekin lotura duten pertsonak eta erakundeak elkartuko dira ekimen horretan, ehiza-jardueraren berri emateko, eta ehizari kirol-balioa emateko.

Ehizazaleek, ehizaren jarraitzaileek eta ehizarekin lotura duten elkarteek hartu dute parte. Ekintzak izanen dira asteburu osoan zehar, eta, halaber, azoka bat antolatuko da; horretan, hainbat erakundek, instituziok eta enpresak beren jardueraren eta aisiaren, ehizaren eta abarren inguruan eskaintzen dituzten proposamenen berri emanen dute.

Osagarri gisa, makina bat ekintza antolatuko dira, jendeak parte har dezan. Horixe da helburuetako beste bat; hain zuzen ere, familia osoa ongi pasako duen jolas-eremua izatea azoka hau. Proposatutako ekintzetako batzuk honako hauek dira: ehiza-zakurren erakusketa; zakurren heziketako probak, Sierra de Leire BHIn; sokarekin lotutako basurde-zakurren proba, ‘Irunberriko 1. azoka’ saria; plater-tiroa, tiroketa-zelaian; ehiza-hegaztien proba edo erakusketa, Sierra de Leire BHIn; paseoak zaldi-gurdian.

Ekimena babesteko eta zure publizitatea egiteko; standa alokatzea (oinarrizkoak 300 euro), zure produktuak eskaintzeko edo zure burua ezagutzera emateko. Hedabidea bazara, berriari buruzko informazio gehiago jasotzeko, irrati-elkarrizketak hitzartzeko, eta abarretarako.

Kontaktua: Aritz Lareki: 616202848; 648953198

Posta elektronikoa: info@feriacazayociolumbier.es

Web orria: http://www.feriacazayociolumbier.es/

 

 

Por | 2012-04-04T08:52:18+00:00 abril 4th, 2012|Albisteak, Hemeroteka, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Nafarroako I. Ehiza eta Aisia Azoka