Netknowing 2.0: Nola. IKASI ‘Web 2.0’ baliabide sozialen bidez?

Cederna Garalur Elkarteko ‘Enpresak eta Sustatzaileak’ arloak Netknowing 2.0 aurkezten du, web 2.0 teknologiak baliatzen ikasteko, eta horiek prestakuntza-baliabide eta ikaste-sistema ez formal bihurtzeko prestakuntza-ikastaro berritzailea.

Zer da?
Web 2.0 teknologiak, sare sozialak eta lankidetza-jarduerak nola erabil daitezkeen ulertzen lagunduko dizun ikastaroa, ikasketa ez-formalak lortze eta partekatze aldera.

Nori dago zuzendua?
Ikastaroa garatzerakoan, kontuan hartu dira industria- nahiz zerbitzu-sektoreetako, eta posta elektronikoa, testu-prozesadoreak eta Interneteko nabigazioa ezagutzen dituzten enpresaburuek, ekintzaileek, profesional autonomoek eta langile teknikoek eta/edo ETEetako eta erakundeetako zuzendariek eguneroko lanjardueran dituzten ikaste-premiak.

Noiz eta Non
Maiatzaren 3ª eta 10a
ALKAIAGA INDUSTRIALDEA, LESAKA

Nola burutuko da ikastaroa?
Modalitate mistoan emango da ikastaroa:
-Bosta (5) orduko bi saio presentzial.
-Teleprestakuntza bi astez www.netknowing.com gela birtualean, tutoreen
laguntzarekin. Moduluak kontsultatzeko batez beste 3 ordu behar dira.

BI SAIO PRESENTZIALAK HAUEK LANTZEKO:
– Sarrera: ikaste ez-formala , Web 2.0 teknologiak eta
lankidetza sarean.
– Web 2.0 tresnak eta zerbitzuak Interneten, ikaste ezformala lortzeko eta partekatzeko
baliagarriak.
-Ikaste ez-formaleko estrategia pertsonalak.

TELEPRESTAKUNTZAKO MODULUAK
1. modulua : ikasteko hainbat modu
2. modulua: Web 2.0 teknologiekin ikastea
3. modulua: sarean lankidetzan ikastea
Ariketa praktikoak, tutoretzapean

Argibideak / Izen-ematea (leku mugatuak)
Harremanetarako: Oskia Lazkoz
Tel.: 948 56 70 10
email: sakana.admon@cederna.es

Por | 2012-04-26T08:07:34+00:00 abril 26th, 2012|Albisteak, Hemeroteka, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Netknowing 2.0: Nola. IKASI ‘Web 2.0’ baliabide sozialen bidez?