Zerbitzu telematikoak ETEentzat eta herritarrentzat: e-administrazioa

Elkarteak 2011ko irailetik azarora bitartean landu zuen «Aste digitala zure udalerrian» izeneko ekimenak izandako arrakasta kontuan hartuta (teknologia berriek eman ditzaketen onurak eta aukerak ezagutzen interesa erakutsi zuten 283 lagunek hartu zuten parte), Cederna Garalur Elkarteko ‘enpresak eta sustatzaileak’ arloak e-administrazioari edo administrazio elektronikoari buruzko prestakuntza baliagarria eta praktikoa emanen du. Ikastaroak nagusiki apirilean zehar emango dira Nafarroako Mendialdeko hainbat herritan, eta bi orduko iraupena izanen dute.

Tailerraren helburuak  Nafarroako Mendialdeko ETEei eta herritarrei informazioaren gizarteak, IKTek eta eskura dituzten zerbitzu telematikoek ematen dituzten aukeren berri ematea eta zabaltzea, nagusiki honako arlo hauek landuz: ‘ziurtagiri digitala eta NAN elektronikoa’ eta ‘administrazio elektronikoa (e-administrazioa)’.

Honako hauek landuko dira:  Zer da ziurtagiri digitala eta NAN elektronikoa? Nola lortzen dira? Zein izapide eta kudeaketa egin ditzaket horiekin?

Herritarrei, oro har, zuzenduta eta ETEentzat, dendarientzat, autonomoentzat eta turismo-arloko enpresentzat.

Noiz eta non? Ikastaroak nagusiki apirilean zehar emango dira Nafarroako Mendialdeko hainbat herritan, eta bi orduko iraupena izanen dute.
Apirilaren 10ean, Doneztebeko Mankomunitatean
Apirilaren 12 an, Leitzako udal-liburutegian
Apirilaren 13 an, Esteribarren
Apirilaren 17an, Izabako Oroimenaren Etxean
Apirilaren 24an, Otsagabiako Osasun Etxean
Maiatzaren 2an, Agoizko Kultur Etxean
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara

Informazioa eta izen-ematea:
Tel.: 948 56 70 10
Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es

Por | 2012-04-17T10:42:27+00:00 abril 17th, 2012|Albisteak, Hemeroteka, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Zerbitzu telematikoak ETEentzat eta herritarrentzat: e-administrazioa