Sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardunaldiak RCB-Rural Convention Bureau proiektuari buruz

Maiatzaren 15ean eta 16an sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardunaldiak antolatu dira, turismo-sektorera bideratuta. Jardunaldiak Cederna Garalur Elkartea Auritzen, Izaban eta Zugarramurdin lantzen ari den proiektu bati buruzkoa da.

RCB-Rural Convention Bureau proiektuaren bitartez, gure asmoa da Nafarroako Mendialdea bilerak egiteko xedea ere izatea. Egoitzak eraikin publikoak dira, eta proba pilotu horretarako, bost azpiegitura aukeratu dira horien inguruko azterlan bat egin ondoren: Aurizko Kultur Etxea, Izabako Oroimenaren Etxea, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zangozako ‘Vallesantoro Jauregia’ Kultur Etxea, Irunberriko Gizarte Etxea.

RCB eskuliburuan jasotakoaren arabera, parte hartu duten enpresak gehienez ere 20 minutura dauden ostatuak, jatetxeak eta turismo-arloko jarduera-enpresak izan dira.

GAIA: Bezero-mota hori nolakoa den ezagutzeak duen garrantzia.

  • Gertakizunak eta bilerak, Nafarroako Mendialdean turismoa dibertsifikatzeko aukera bat.

  • Bileren merkatuaren gakoak (bilerak erakartzea eta antolatzea).

  • RCB-Rural Convention Bureau proiektua.

Por | 2012-06-08T22:04:53+00:00 junio 8th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardunaldiak RCB-Rural Convention Bureau proiektuari buruz