Cederna Garalur Elkartearen Batzar Nagusia egin da

Pasa den ekainaren 28an elkartearen urteko batzarra egin zen Agoizko Udaletxean. Batzarrean 2011. urtea itxi eta Cederna Garalur Elkartearen epe ertain eta luzerako estrategia aurkeztu zen.

Bileraren amaieran, bertaratuek lan-dinamika xume batean hartu zuten parte. Horretan, Cederna Garalur Elkartearen zein alderdi nabarmentzen zituzten eta zein hiru alderdi hobetu beharko liratekeen esatea, eta Nafarroako Mendialderako, oro har. eta eskualde bakoitzerako, zehazki, bi proiektu-proposamen egitea eskatu zitzaien.

Horrez gain, Josenea Lan Elkarteari bere esperientziaren berri emateko gonbidapena luzatu zitzaion. Zentroa (Irunberrin kokatua duela 10 urtetik hona) landa-eremuan garatutako berrikuntzaren eredua da. Zuzendari Jesus Cíak azaldutakoaren arabera, Elkarteak, sendabelarren laborantza ekologikoa oinarri hartuta, guztiz desberdinak diren elementuak uztartzen jakin izan du, besteak beste; nekazaritza ekologikoa, ingurumen-kalitatea, eta prestakuntzaren eta enpleguaren bidez gizarteratzea eta laneratzea. Hori guztia, landa-eremuan, eta bere jarduera Nafarroa osora eramanez eta berrikuntzan oinarritutako ekimen berriekin negozioa zabalduz.

Cederna Garalur Elkartearentzat hurbileneko helburuak dira:

  • Elkartearen bere elkartekideekiko kudeaketaren gardentasuna hobetzea
  • Nafarroako Mendialde osoarekiko komunikazioa hobetzea.
  • Lankidetza guneak sortzea bultzatzea, Nafarroako Mendialdeko entitate publikoen, erakunde sektorialen eta ekien pribatuaren artean
  •  Nafarroako Mendialdea bultzatzeko ikuspegi integrala izanen duten proiektuen aitzindaria izatea, eta lurraldeak dituen baliabide ekonomikoak, turistikoak, naturalak edo ondarezkoak batzea, lurraldean tokiko ehun ekonomikoa, ekintzaileentzako erakargarria eta herritarren bizi-kalitatea hobetuko duena egonkortze aldera, bereziki landa-eremuetako udalerri txikiak kaltetzen dituen gaur egungo egoera ekonomiko honetan.

Hori dela-eta, bileran izan zirenek adierazi zuten administrazio publikoek albait azkarren ordaindu beharko lituzketela landa-garapenerako proiektuetarako gaur gero hitzartuta eta ziurtatuta dauden laguntzak, eta elkarteak irekita dituen kredituengatiko interesak areagotzea saihestu.

Datozen hilabete hauetan behin betikoz definituko den estrategia lurraldeetan egindako diagnostikoen eta Nafarroako Mendialdean premiak eta eskariak biltzeko elkartearen arduradunak eta udaletako ordezkariak eskualde-mailan egiten ari diren bileren emaitza da. Diagnostiko horiek erabakigarriak izan dira Nafarroako Mendialdeak bizi duen egoera ekonomiko korapilatsua analizatzeko. Horrela, azken urteotan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak argitara emandako langabezia-estatistiken arabera, langabeziak % 200 egin du gora.

Batzarrari amaiera emateko, 2011ko kontuak eta 2012rako aurrekontua onartu ziren. Ekitaldiaren buru izan ziren Elkartearen lehendakari Jose Mª Aierdi, Isabel Elizalde (gerentea) eta Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko bi kide:  Unai Lako (Agoizko alkatea), eta Mintxo García, Urrotz Hiriko alkatea.

Por | 2012-07-03T09:29:38+00:00 julio 3rd, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartearen Batzar Nagusia egin da