Aurkitu Nafarroako Mendialdeko erromanikoa Artaitzen

Murgildu ‘Erdi Aroko abenturetan‘. Europako erresuma handiak eratzen hasi zen garaia. Gogora ekarriko dituzu aitoren seme eta erregeen agindupean zeuden zaldunen milurteko batailak, eta urratsez urrats Donejakue Compostelakoa helburu zuen milurteko Bideari bizia eman zioten erromesen aztarnei jarraitu ahal izanen diezu.
Bidaian laborarien eta artzainen bizimodua ezagutuko duzu, burgesiaren eta lehenengo ogibideen sorrera, baita inguratzen gaituzten usadioak, mitoak eta kondairak ere.
Horretarako, hainbat herritara joanen gara, eta, horietan, erromanikoak utzitako zenbait altxorrez gozatu ahal izanen dugu. Hortik aitzin, jolas hauetarako aukeratu ditugun guneen historian zeharreko ondare artistiko, kultural eta folklorikoa sakon ezagutuko ditugu. Abentura hezigarria bezain dibertigarria. Lehen saioa heldu den abuztuaren 4an izanen da, Artaitzen. Ez duzu hutsik eginen ala?
Jolasaren helburua da familiakoekin ondo pasatzea, eta Nafarroako Mendialdeko herriak hobeto ezagutzea. Hainbat proba eginen dira: ikerketak, aurkikuntzak, herrian herriko biztanleekin elkarri eragiteko probak, bilaketak, kontsultak, eta abar. Jolasa goizez eginen da, eta bi ordu inguruko iraupena izanen du. Partaideek 4-5 laguneko taldeak osatuko dituzte.

Informazioa

Izena emateko: Helbide elektronikoa: info@cederna.es / Telefonoa 948 20 66 97.

Egun horietan zonaldean egonen diren, eta izena aldez aitzinetik eman duten pertsonek hartu ahal izanen dute parte. Lehentasuna izanen dute Nafarroako Mendialdeko establezimenduetan ostatua hartua duten turistek. Izena emateko ordenari jarraikiz eginen da, eta gehienez ere 50 lagunek hartuko dute parte.
Beharrezkoa den materiala: argazki-makina, arropa erosoa, kirol-oinetakoak eta euritakoa edo zira.

Argibide gehiagotarako: : www.aventuras.turismoromanico.com

Jaitsi hemendik gymkhararen egutegia

Por | 2012-08-10T11:22:51+00:00 agosto 10th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Aurkitu Nafarroako Mendialdeko erromanikoa Artaitzen