Erromanikoaren abentura Mendialdean Cederna Garalurrekin

Abuztuaren 4an egin da Artaitzen Erdi Aroko abenturak izeneko programako lehen gymkhana. Horretan, 30 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, gehienak familiak.

I orduz, eta hainbat proba burutuz, neska-mutil gazte abenturazaleek Nafarroako Mendialdeko herri horren ondare erromaniko aberatsa ezagutu dute, ikerketaren, aurkikuntzaren nahiz herritarrekin izandako elkarrizketen bidez. Orrez gain, parte-hartzaile guztiek opariak jaso dituzte.

 

«Erdi Aroko abenturak» izeneko gymkhana Nafarroako Erdialdeko tokiko ekintza-taldeak eta Cederna Garalur Elkartea lantzen ari diren lankidetza-proiektuaren barneko ekimenetako bat da, Nafarroako landa-garapenerako programa (LGP) 2007-2013ko 4. Leader ardatzak finantzatuta. Funtsen % 55 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik dator, eta % 45 Nafarroako Gobernutik.

Jolasa Nafarroako Mendialdeko hainbat udalerritan eginen da, eta aukeratutako herri horietan partaideek erromanikoak historian zehar utzitako altxorrez, ondare artistiko, kultural eta folklorikoaz gozatzeko aukera izanen dute. Horrek guztiak turismo-balio erantsia ematen dio Nafarroako Mendialdeari.

Artaitzen egindakoaz gain, Cederna Garalur Elkarteak beste lau gymkhana programatu ditu:

  • Irailaren 22an Otsagabian
  • Irailaren 29an Orreagan
  • Urriaren 13an Zangozan
  • Urriaren 27an Oibarren

Argibide gehiago eta izen-ematea:

Posta elektronikoa: info@cederna.es

Telefonoa: 948 20 66 97.
www.turismoromanico.com

Por | 2012-08-10T12:56:46+00:00 agosto 10th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Erromanikoaren abentura Mendialdean Cederna Garalurrekin