Coworking-a Lesakan

Gaur, asteazkena, Elkarteak Nafarroako iparrean duen enpresentzako zerbitzu-zentroa kudeatzeko Lesakako Udalak eta Cederna Garalur Elkarteak sinatu duten hitzarmenaren berri eman da.

Denbora luzez, zentroa ekintzaileentzako hobia izan da (bertan enpresa berriek lekua izan zezaten); prestakuntza espezializaturako zentroa enpresa-kudeaketaren eta teknologia berrien arloan (sustatzaileei, autonomoei eta enpresaburu txikiei zuzenduta); eta, oro har, enpresaburuentzako aholkularitza zentroa, eskualdean enpresa-ekimena sustatze aldera.

Zentroan duela gutxi egindako berrikuntza-obrekin, eta lankidetza-hitzarmen berria sinatuta, asmoa da urrats bat gehiago ematea eta ‘coworking’ filosofiarekin lotutako zerbitzu berria ematea: horretarako, eremu txikiak alokatuko dira bulego gisa eta baliabide komunak partekatuko dira (Internet, inprimagailuak, faxak, eta abar), mantentze-lanetako kostuak murriztuko dira, eta eskualdeko enpresaburu txikien hurbilpena bultzatuko da, enpresaburuen arteko harreman- eta lankidetza-kultura berria sortuz.

Zerbitzu-zentroa berrituta, industria-batzordean parte hartuz, Cederna Garalur Elkartearen asmoa da eskualde horietan enpresa-sektorea bultzatzen laguntzea, eta aurtengo ekainean egindako Batzarrean finkatutako ildo estrategikoekin jarraitzea; horien artean, erakunde publikoen eta ekimen pribatuaren arteko topalekuak bultzatzea, Nafarroako Mendialdearen errealitatearen ikuspegi integrala izanen duten proiektu berritzaileetan parte hartuz.

Informazio gehiago:   Alkaiagako zentruko zerbitzuak

Por | 2012-09-20T12:35:18+00:00 septiembre 20th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Coworking-a Lesakan