Udazken abentura Nafarroako Mendialdean Cederna Garalur Elkartearen eskutik

Irailean eta urrian jarraipena izanen dute Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko hainbat udalerritan antolatu dituen ‘Erdi Aroko abenturak‘ izeneko gymkhanek.

Aurreikusitakoaren arabera, hurrengo gymkhanak honako hauek izanen dira: irailaren 22an Otsagabian, Bankoa plazan hasita; irailaren 29an Orreagan, Santiago elizaren zabaldegian; urriaren 13an Zangozan, Arcadas plazatik abiatuta; eta urriaren 27an Oibarren, ikuztegiaren ondoan. Guztiak ere goizeko 10:00etan hasiko dira. Horiez gain, gymkhana autogidatu bat egin daiteke Aralarko San Migelen.

Bi ordutan zehar, herri horietara joanen diren familiek eta taldeek aukera izanen dute modu dibertigarri batean bertako arte-, kultura- eta folklore-ondare aberatsa ezagutzeko, ikerketa, aurkikuntza nahiz herritarrekin izandako elkarrizketak tartekatzen dituzten hainbat probaren bidez.

Erdi Aroko abenturak‘ Nafarroako Erdialdeko tokiko ekintza-taldeak eta Cederna Garalur Elkartea Hurbileko Erromanikoaren barnean lantzen ari diren lankidetza-proiektuaren barneko ekimenetako bat da. Nafarroako landa-garapenerako programa (LGP) 2007-2013ko 4. Leader ardatzak finantzatzen du: % 55 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak dira, eta % 45 Nafarroako Gobernuarenak.
Izena emateko:
Egun horietan zonaldean egonen diren, eta izena aldez aitzinetik emanen duten pertsonek hartu ahal izanen dute parte.

Helbide elektronikoa: info@cederna.es
Tel.: 948 20 66 97 / 607 52 41 70

Argibide gehiagorako

http://aventuras.turismoromanico.com / Bertatik gymkhanak jaitsi ahal izanen dituzu formatu autogidatuan.

Por | 2012-09-20T12:40:43+00:00 septiembre 20th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Udazken abentura Nafarroako Mendialdean Cederna Garalur Elkartearen eskutik