Cederna Garalur Elkartearen eta tokiko hedabideen arteko lankidetza-hitzarmena

Irailaren 4an, Cederna Garalur Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Nafarroako Mendialdeko hainbat tokiko eta eskualdeko hedabiderekin.

Horrela, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko erkidegoarekiko harremana indartu nahi du, eta herritarren agerian jarri Elkarteak herritarrentzat, enpresentzat eta erakunde elkartekideetako erakunde publikoentzat egiten duen lana. Aldi berean, tokiko prentsa, irrati eta telebistarekiko harremanean sakondu nahi izan du, gure elkarteak dituen komunikazio-tresnen bitartez (aldizkari digitala, ‘Europe Direct’ Europari buruzko informazio-gunearen aldizkaria, Elkartearen web-orria eta sare sozialak) informazioa trukatzeko aukera emanez.

Honako hedabide hauek sinatu dituzte hitzarmena: Irati irratia, Ttipi-ttapa (pentsa idatzia), Xaloa Telebista, Mailope (eskualdeko aldizkaria), Mendixut (Pirinioak eskualdeko aldizkaria), Xorroxin (Baztan, Bidasoa eta Leitzaran eskualdeko irratia), Bierrik F. Guaixe/Beleix (Sakana eskualdeko hedabidea, prentsa eta irratia lantzen dituena).

Hedabide bakoitzak bi hitzarmen desberdin sinatu ditu: bat Cederna Garalur Elkartearen jarduerari buruzko hedapen zabalagoa emateko, eta bestea, enpleguaren, enpresen eta ekintzaileen inguruko gai zehatzak lantzeko, duela 20 urtetik hona horixe baita gure lan-ardatzik garrantzitsuenetako bat.

Hitzarmenek 2012ko abendura bitartean iraunen dute, eta tokiko hedabideek argitara emanen dituzten Cederna Garalur Elkarteari buruzko artikulu, berri, publizitate-iragarki nahiz elkarrizketa-kopurua zehazten dute. Asmoa da hedabide horiek sartzea ez soilik elkarteak berak egiten dituen proiektuak, baita tokiko ekintzaileen, ordezkarien eta garapen-eragileen iritziak ere.

Elkartea Nafarroako Mendialdeko herritarrei irekitzeko estrategiaren barnean (eragile sozial, ekonomiko eta politikoak garapen-proiektu berrien plangintzan parte hartzera gonbidatuz), gure elkartearen iritziz funtsezkoa da tokiko hedabideak inplikatzea, bai zeinek bere eskualdean duen hedapenagatik, bai beren ikus-entzuleei eta irakurleei ematen dieten konfiantzagatik.  Hori dela-eta, tokian-tokian gertatzen denaren benetako ispilu bilakatu dira, eta, aldi berean, hainbat gairen inguruan eztabaida sortzeko baliagarriak dira, besteak beste; enplegua sortzea, ingurumenaren zainketa, aukera-berdintasuna et funts publikoak inbertitzea zerbitzu eta azpiegitura berrietan. Finean, ‘landa-garapena’ den guztia.

Sinatutako hitzarmenak ‘Komunikazioa: Nafarroako Mendialdeko tokiko garapen iraunkorretik eta iraunkorrerako dinamizaziorantz‘ eta ‘Enpresa-proiektuak eta ETEentzako bestelako zerbitzu aitzinatuak finkatzeko sostengua‘ izeneko proiektuen barnean kokatzen dira; biak ala biak Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) diru-laguntza jasotzen dute.

Por | 2012-10-05T08:01:34+00:00 octubre 5th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartearen eta tokiko hedabideen arteko lankidetza-hitzarmena