Ekintzaileen KEDADA, Cederna Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirikek antolatua

Heldu den azaroaren 27an, beren negozioa martxan jarri berri duten nahiz beren negozioa finkatze bidean duten ekintzaileen ‘KEDADA’ antolatuko da Cederna Garalur Elkarteak Lesakan duen enpresentzako zerbitzu-zentroan.

Azken urteotan, enpresa-arloan ‘networking’ da hizpide; hau da, enpresarekin lotura duten pertsonen arteko harremana bideratzea, eta, kasu honetan, enpresa-ekimenean daudenen pertsonen artekoa, enpresa bat martxan jarri behar duten ekintzaileei edo finkatze-fasean dauden enpresei lagunduko dieten ideiak eta soluzioak bilatzeko baliagarriak izanen diren esperientziak eta ikuspuntuak trukatze aldera.

Hori dela-eta, KEDADA foro irekia da, ez soilik enpresentzat, baita Nafarroako Mendialdeko enpresa-ehunarentzat eta enpresa-ekimena sustatzen duten erakundeentzat ere: tokiko nahiz eskualdeko agintariak, landa-garapeneko taldeak, turismo-partzuergoak edo prestakuntza-zentroak; hori guztia, antolatu diren saioetan eta tailerretan parte-hartze aktiboaren eta ekimentsuaren bidez.

Aldi berean, ekintzaileen KEDADA baliagarria izanen da Cederna Garalur Elkarteak 2013rako egituratu duen enpresak finkatzeko sostengu-plana aurkezteko. Plan horren barnean tutoretza- eta jarraipen pertsonalizatuko programa bat landuko da, jardunaldian jaso diren 4 alderditan: estrategia, ekonomiaren kudeaketa, marketina eta merkaturatzea.

«KEDADA ekintzailea Nafarroako Mendialdean» izeneko jardunaldia Cederna Garalur Elkarteak eta ‘Bidasoa Bizirik’ Bidasoaren Garapenerako Agentziak (Gipuzkoa) antolatu dute. Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako Departamentuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantziazioa du ‘LGP 2007-2013’ programaren barnean, «Nafarroako Mendialdean enpresa-ekimena eta enpresa-proiektuak eta ETEentzako bestelako zerbitzu aitzinatuak sustatzeko plana» izeneko proiektuaren bidez.

Informazio guztia honako web orrian kontsulta daiteke: www.cederna.es.

Argibide gehiagorako:
Tel.: 948 62 51 22
Posta elektronikoa:
–    Irene Gastaminza, Cederna Garalur Elkarteko ‘Enpresak eta Ekintzaileak’ arloaren koordinatzailea: igastaminza@cederna.es
–    Arantxa Arregi. Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako tokiko garapen-eragilea: bidasoa@cederna.es

Jaitsi:

Ansoain, 2012ko Azaroaren 19a
NAFARROAKO MENDIALDEA

Prentsa-ohar hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.


Por | 2012-11-19T14:03:58+00:00 noviembre 19th, 2012|Sin categoría|Comentarios desactivados en Ekintzaileen KEDADA, Cederna Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirikek antolatua