ekintzaileen KEDADA

Ekintzaileen KEDADA

Eguna: 2012ko Azaroaren 27a, Asteartea
Herria: Lesaka
Non: Bidasoako Zerbitzu Zentroa
Ordua: 9:00h- 15:00h

Helburuak:

  • Ekintzaileen talentua suspertzea.
  • Gure eskualdeetan ekimen ekintzailea zabaltzea, baita interes handiko enpresa-proiektuak ere.
  • Networking gune bat eskaintzea, ekintzaileak hurbildu eta horien arteko harremana bultzatuko duena, baita ekintzaileen, gure eremuan finkaturik dagoen enpresa-ehunaren eta enpresa-ekimenean inplikaturik dauden bestelako eragileen eta erakundeen arteko harremana ere.
  • Agorak, eta ekimen ekintzaileari, enpresei eta garapen-eragileei irekita egonen diren parte-hartzeko foroak sortu, esperientziak, iritziak eta negozioaren estrategiari buruzko funtsezko iritziak trukatzea bultzatze aldera.
  • Enpresa-ekimen berriak garatzera nahiz dagoeneko martxan diren enpresak finkatzera bideratutako zerbitzuak eta laguntzak ematea.

Norentzat:

Nagusiki, enpresa-proiektu bateko edo jarduera finkatze-fasean duten ekintzaileei, baita enpresa-ekimenarekin lotura duten enpresei, ikastetxeei, ekonomia- eta gizarte-eragileei ere.

PROGRAMA

9.00 – 10.30 Osoko Bilkura

9:00h-9:20h: Jardunaldiaren hasiera ekitaldia .Bidasoa bizirikeko eta Cederna Garalur Elkarteko erakunde ordezkariak eta teknikariak

9:20h-10:30h: 1etik 10era ekintzailea definitzen duten gaitasun eta ezaugarri pertsonalak
Uxue Ibarrola – Asentire Consulting.

9:20h-10:10h Esperientzia ekintzaileak partekatzen Nafarroako Mendialdean:
«ALTSASUKO, S.COOP.» Enpleguari eusteko lankidetza-eredua. D. Juan Cruz Bengoetxea, Socio ALTSASUKO S.COOP.
«ACORN QUALITY LANGUAGE LEARNING».Lesakako Hizkuntza Akademia. Dña. Idoia Garmendia.
«BAE – BATUZ AURRERA EGIN KOOP TXIKIA» – Irún Dña. Verónica Martinez, Socia Promotora.

10:10h-10.30h Moderna Fundazioa: Moderna Planaren Erronka enpresa-ekimenaren ildoan. Daniel Mazo jn. Moderna Fundazioko proiektuen burua.

10:30h – 12:00h Azalpenetarako, Hausnarketarako eta eztabaidarako Tailerrak

1. TAILERRA: “Ez da arrainik handiena txikiena jaten duena, azkarrena motelena jaten duena baizik” Zer-nolako arraina da zure enpresa? NIRE NEGOZIOAREN ESTRATEGIA. Ba al dut estrategiarik nire enpresan? Nola definitu?
Animado por: Eva Fontecha, Técnica Creación Empresas , CÁMARA NAVARRA

2. TAILERRA:   KOMUNIKATU, INFORMATU, SALDU, EROSI…
Nola iritsi gure bezeroengana? Komunikazioa eta marketina gure enpresan.

Animado por: Aitor Ubarretxena, Director de INFORTRES COMUNICACIÓN

3. TAILERRA:  ZENBAKIAK, ZENBAKIAK, ZENBAKIAK!!!!!!!!!!!!!!!!   Zergatik da ezinbestekoa kudeaketa ekonomiko-finantzario egoki bat?
Animado por: Beatriz Chagoyen, Técnica de asesoramiento a emprendedores de CEDERNA GARALUR

4. TAILERRA:   Krisiak lortuko al du gu guztiok geratzea?  Eta orain zer?  Nora goaz?
EHausnarketa-tailerra; langabeziaren egoerari, enplegua sor dezaketen merkatu-hobiei, lanbide-eskakizunen kalifikazioari, enpresa ekimenari sostengua emateari, eta abarri buruzkoa.
Animado por: Javier Otazu Ojer, Profesor de la UNED.

12:15h – 13:15h Taldeko Saioa Tailer bakoitzean lortutako emaitzak eta ateratako ondorioak aurkeztea.
                              Animatzailea: Uxue Ibarrola, Asentire Consulting enpresakoa

13:30h-15:00h Aperitiboa+ Kontaktuak:  » Mikrofonoa Zabalik: Kontatu eta banatu besteekin zure enprsa ekimenaren inguruko esperientzia»

10 Minutuz!!!!!!!! Animatu!!!!!!!! Nolakoa izan zen zure enpresa sortzeko prozesua; hasierako unetik beretik, ideia izan zenuenetik, enpresa-ekimenari heltzeko erabakia, jarduera martxan paratzea, hazkundearen hasiera. Konta iezaguzu nolakoak izan ziren une erabakigarriak, nola hartu zenituen erabaki garrantzitsuak, zein aholku emango zenizkiguke…

15:00h: KEDADA EKINTZAILEA jardunaldiaren amaiera-ekitaldia.

Jaitsi:

Izen-ematea

 

KEDADA ekintzailea Nafarroako Mendialdean» izeneko jardunaldia Cederna Garalur Elkarteak eta ‘Bidasoa Bizirik’ Txingudiko Badiaren
Garapen Ekonomikorako Agentziak antolatu dute. Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako Departamentuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantziazioa du ‘LGP 2007-2013’ programaren barnean, «Nafarroako Mendialdean enpresaekimena eta enpresa-proiektuak eta ETEentzako bestelako zerbitzu aitzinatuak sustatzeko plana» izeneko proiektuaren bidez.

Por | 2012-11-20T09:12:20+00:00 noviembre 14th, 2012|agenda, Albisteak|Comentarios desactivados en ekintzaileen KEDADA