«Landa Garapenaren esparrua 2014-2020 aldian, aplikazioa Nafarroako Mendialderako» izeneko jardunaldia

2014-2020 aldirako nekazaritza- eta landa-garapeneko politikak aldaketa nabarmenak ekarriko ditu programazio-tresnetan eta lurralde-politiken kudeaketan. Une honetan, Europako araudi-proposamenak eztabaida-fasearen bukaeran daude, eta landa-garapeneko programak lantzen hasiak dira, 2014ko urtarrilean onartze aldera.

Testuinguru horretan, abenduaren 11n Cederna Garalur Elkarteak jardunaldi bat programatu du Irunberriko gizarte-etxean, ‘Landa-garapenaren esparrua 2014-2020 aldian‘ izenburupean, helburua izanik hurrengo programazio-aldiko (2014-2020) landa-garapeneko eta nekazaritzako politika bateratuaren (NPB) Europako araudi-esparruaren berri ematea.

Jardunaldia Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct programako ekintza bat da, eta landa-garapenarekin lotura duten teknikariei, toki-erakundeetako ordezkariei eta langileei, nekazaritzako enpresa-erakundeei eta profesionalei, kultura-, kirol- eta turismo-erakundeei, Nafarroako Mendialdean diharduten enpresei eta zonaldearen aurrera begirako garapenean interesa duten pertsonei dago zuzenduta.

Jardunaldiak 4 orduz iraunen du, 9:30etik 13:30era bitartean, eta Irunberriko gizarte-etxean izanen da.

Arratsaldez, jardunaldiaz kanpo, Cederna Garalurrek bi saio antolatu ditu, gure elkarteak gure eskualdeetako lurralde-diagnostikoen inguruan azken hilabeteotan egindako lanaren berri emateko: hasierako lan-egitasmoa (helburu orokorren eta identifikatutako lan-ildoak) eta diagnostikoak lantzeko erabilitako metodologia. Azkenik, parte hartzeko mahaien eta lantaldeen bidez lurraldean sortutako ekarpenekin ondorioak aberastuko dira. Saioek bi orduko iraupena izanen dute: 15:30etik 17:30era bitartean, eta gizarte-etxean bertan eginen dira, partaidetza-foroa aprobetxatuz.

Arratsaldeko saioak Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako Departamentuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantziazioa du ‘LGP 2007-2013’ programaren barnean, «Nafarroako Mendialdean enpresa-ekimena eta enpresa-proiektuak eta ETEentzako bestelako zerbitzu aitzinatuak sustatzeko plana» izeneko proiektuaren bidez.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago, 948 47 30 63 telefono-zenbakira deituta, edo pirineo.admon@cederna.es helbidera posta-mezua bidalita. (Izena emateko azken eguna abenduaren 7a)

Bazkaria ez dago sartuta jardunaldiko egitarauaren barnean. Hala ere, bazkaltzen gelditu nahi duenak aukera izanen du Hiru Bide jatetxean (menu adostua). Menuaren prezioa 13,30 euro izanen da.o un menú en en el Restaurante Hiru Bide.


Por | 2012-11-29T09:21:52+00:00 noviembre 28th, 2012|Sin categoría|Comentarios desactivados en «Landa Garapenaren esparrua 2014-2020 aldian, aplikazioa Nafarroako Mendialderako» izeneko jardunaldia