“Baratzean lanean” jardunaldia. Elizondon, Arizkunenean, 2012ko abenduaren 18an

Heldu den abenduaren 18an, Cederna Garalur Elkarteak ‘Baratzean lanean’ izenburupean jardunaldia antolatu du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, baratzeek ematen dituzten aukerak erakusteko, hiru ikuspuntutatik: aisiarako aukera gisa, gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektu gisa, eta enplegurako aukera gisa.

Krisia larriagotuta, gure elkarteak Mendialdeko makina bat talderen eta erakunderen kontsultak jaso ditu Nafarroako Mendialdeko herrietan baratze komunitarioak nahiz partikularrak lantzeko egon daitezkeen aukeren inguruan.

Eskaera horri erantzunez, Arizkunenean hainbat esperientziaren berri emanen da zuzenean, hiru bloketan banaturik: aisiarako baratzeak, gizarte-baratzeak eta baratze profesionalak. Halaber, bertaratuko direnek gaiarekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten beste erakundeek garatutako proiektuei buruzko informazioa jasoko dute.

Ekimen horietako batzuek bokazio soziala dute argi eta garbi (familia-errentak osatzea, egoera ahulean dauden taldeen elikadura hobetzea, nahiz aisiarako bestelako aukera bat ematea). Beste batzuk, berriz, enplegua sortzeko aukera gisa proposatzen dira, aldi berean barazkigintza ekologikoarekin lotura izanen duten elikadura eta kontsumo iraunkorra sustatuz. Jardunaldia parte-hartze aktiborako foro irekia izanen da, eta bertaratuko direnei ekarpenak egin ditzaten, eta Nafarroako Mendialdean garapen-eredu endogeno eta iraunkorra sustatzeko elkarteak duen estrategiaren barnean epe motz eta ertainerako lan-ildoak definitzeko Cederna Garalur Elkarteari interesekoak izan dakizkiokeen gai edo arlo berriak proposa ditzaten eskatuko zaie.

‘Baratzean lanean’ jardunaldia Cederna Garalur Elkartearen »Enpresa-proiektuak eta ETEei zuzendutako bestelako zerbitzu aitzinatuak finkatzeko sostengua’ izeneko proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektua Nafarroako Gobernuak eta LGENF funtsek finantzatzen dute landa-garapeneko planaren barnean.

Jaitsi: Jardunaldia Programa

Argibide gehiagorako:

Izaskun Abril. Baztan – Urdazubi –Zugarramurdiko Garapen Agentzia Tlf: 606 408 613. Posta Elektronika: baztan@cederna.es
Elena Irigoyen. Leitzaran-Larraun-Ultzamako Garapen Agentzia. Tlf: 617 609 328. Posta Elektronika:lekunberri@cederna.es
Edurne de Miguel. Auritz, Orreaga, Luzaide, Erroibar, Aezkoa eta Esteribarko Garapen Agentzia Tlf: 639 905 357. Posta Elektronika: erro-aezkoa@cederna.es

Izen Ematea:

  • Telefonoa: 948 62 51 22
  • Posta Elektronika: bidasoa.admon@cederna.es
  • (*) Nahitaez bete beharreko eremuak

 

 

Por | 2012-12-12T11:40:02+00:00 diciembre 12th, 2012|Sin categoría|Comentarios desactivados en “Baratzean lanean” jardunaldia. Elizondon, Arizkunenean, 2012ko abenduaren 18an