Mendialdetik: Arbizuko haur eskola, lana eta familia uztartzeko beste urrats bat

(Susana Mendinuetarena, Sakanako Garapen Agentzia)

Bi urteko lanaren ondoren, 2011ko irailean zabaldu zituen bere ateak 0-3 urte bitarteko haurren eskola.  Proiektua ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP programa 2007-2013 – Leader 4. ardatzaren finantziazioa izan du, eta Sakana eskualdean (Nafarroako ipar-mendebaldea) 1.000 biztanle baino gutxiago dituzten bi herriren (Arbizu eta Lakuntza) arteko lankidetzaren ondorioz sortu zen.

Bi herriek hurbiltasuneko zerbitzu publikoak (kasu honetan, 3 urtetik beherako haurrei zuzendutako zerbitzuak) nork bere aldetik ordaintzeko arazoak zituzten, nahiz eta zerbitzu horien ezinbestekoak izan herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Garai batean, tokian tokiko soluzioak hartu izan dira, eta nork bere aldetik azpiegitura garestiak eta batzuetan eskaera errealarekin zerikusirik ez zutenak landu ditu.

Joera horren aurrean, Arbizu eta Lakuntza herri mugakideek oztopo horiek gainditzen jakin izan dute. Bi herrientzako behar-beharrezkoa zen zerbitzua betetzeko zentro bat sustatu dute elkarrekin, aldi berean dibertsifikazio ekonomikoari lagunduz, zerbitzuen sektorea garatuz eta landa-eremuko bizi-kalitatea hobetuz, landa-eremuan aukera-berdintasuna sustatzeaz gain.

Izan ere, 72 plaza dituen zentro publikoak, 2012/2013 ikasturtean 59 haur hartu ditu bertan eta 8 lanpostu sortu ditu.

Sortutako lanpostuez gain, Cederna Garalur Elkartearen tokiko garapen-eragile Susana Mendinuetaren iritziz, ‘halako hornidurak martxan jartzeak lagundu egiten du landa-eremuen gizarte-garapenean, eta emakumea lanean hastea eta lana eta familia uztartzea ahalbidetzen du, izan ere, gaur egun, oraindik ere, gizarteak emakumeen esku uzten jarraitzen baitu familiaren ardura, eta horrela emakumeak lan egin ahal izatea baldintzatzen du’. Horrela, Bartzelonan 2002an egin zen gailurrean, emakumeek lan-merkatuan parte hartzeko dituzten hesiak kentzeko, eta 3-6 urte bitarteko haurren % 90entzat haurtzaindegi-plazak eta adingabeen % 33rentzat, gutxienez, eskola-plazak bermatzeko konpromisoa hartu zuten estatu kideek, 2010. urteari begira.

0-3 urte bitarteko zentro publikoa eraikitzeko proiektua 2009tik 2011ra bitartean landu zen, eta 1.031.733 e-ko kostua izan zuen. Kopuru horretatik 60.000 € LGP programa-leader 4. ardatzak finantzatu zuen, 849.985 € Nafarroako Gobernuak, 257.394 € Arbizuko Udalak, eta 64.349 € Lakuntzako Udalak.
Argibide gehiagorako:

  • Susana Mendinueta. Cederna Garalur Elkarteko tokiko garapen-eragilea. Tel.: 639 900 36. Posta elektronikoa: sakana@cederna.es

[media url=»http://www.youtube.com/watch?v=B1pE6FiZVVQ» width=»600″ height=»400″]

Por | 2013-07-18T08:29:35+00:00 enero 31st, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdetik: Arbizuko haur eskola, lana eta familia uztartzeko beste urrats bat