“Ez nago geldirik, nire geroa aukeratzen dut”, EBren proposamen berria enplegua eta prestakuntza bilatzeko.

Martxoaren hasieratik, Espainiako gazteek tresna berri bat edukiko dute Europar Batasunean prestakuntza edo lana bilatzeko:  Espainian dauden Europako instituzioek eta EBrako Estatuko Idazkaritzak «Ez nago geldirik. Nire geroa aukeratzen dut» izeneko proiektua jarri dute martxan. Ekintzarik garrantzitsuenetako bat www.nomeparo.eu web orria sortu izana da. Horren zabalpena egiteko «Europe Direct» Europari buruzko informazio-guneen sarearen sostengua eta laguntza du. Cederna Garalur Elkartea aipatu sareko kidea da.

Inaugurazioan Asís Moreno (EBrako Estatu Idazkaritzako aholkularia) eta Pedro Zalba (Ekonomia eta Moneta Gaietarako Batzordeko presidenteordea) egon ziren.

Asís Morenoren hitzetan, www.nomeparo.eu webgunea ‘prestakuntzaren, enpleguaren eta autoenpleguaren arloan EBn eskuragarri dagoen informazio guztia modu argi eta egituratu batean‘ jasotzen duen plataforma da. Halako tresnak oso baliagarriak izan daitezke bai ikasleentzat, bai lanaren bila dabiltzan langileentzat, egoera ekonomikoaren honen aurrean prestatzeko eta beste autonomia-erkidegoetan nahiz herrialdeetan lan egiteko prest egonik.

Bestalde, martxoaren 9an (ostirala) Eures kontseilaria Nafarroan, Mercedes Vilchesek hitzaldi praktikoa eman zuen «Eures. Profesionalen mugikortasuna Europan» izenburupean. Hitzaldian esan zuen gaur egun Eures atariak 1.488.372 lan-eskaintza jasotzen dituela. Espainiari lanpostu gehien eskatzen dioten herrialdeak Alemania, herrialde eskandinaviarrak, eta Erresuma Batuak, Holandak, Luxenburgok eta Frantziak osatutako blokea dira. 2012an, atariko datu-basean 30.000 enpresa baino gehiago zeuden izena emanda enplegu sortzaile gisa.

Horrez gain, Espainiako profesionalak kontratatzen interesa duten eta EURES lankidetzaren bidez aukeraketa masiboetarako prozesuak abiarazten dituzten herrialdeekin lankidetza-zubi iraunkorrak daude. Alemania da, berriro ere, ohiko akordio horiek gehien baliatzen dituena. Atzetik ditu herrialde eskandinaviarrak eta Erresuma Batua.

Atariaren inaugurazioan izan ziren Nafarroan dagoen Europari buruzko informazio-gunea (Cederna Garalur Elkartearena), Beatriz Chagoyen eta Irene Gastaminza (Cederna Garalur Elkarteko ‘enpresak’ arloko teknikariak), eta Arantza Arregi (Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak eskualdeetarako Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragilea).

Por | 2013-04-12T08:25:21+00:00 abril 12th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en “Ez nago geldirik, nire geroa aukeratzen dut”, EBren proposamen berria enplegua eta prestakuntza bilatzeko.