ITERA-AA: berrikuntza nekazaritzako elikagaien enpresetan.

Pasa den urtarrilaren 25ean, Cederna Garalur Elkartearen zuzendari Isabel Elizaldek Povoa de Lanhoson (Portugalen iparraldean) ITERA-AA (‘Landa-lurraldeetan berrikuntza nekazaritzako, nekazaritzako elikagaietako eta elikagaietako enpresekin) abiarazteko ekitaldi ofizialean hartu zuen parte. ITERA-AA eskualdeen arteko lankidetza-proiektua da, eta Europako 7 bazkidek hartzen dute parte (Frantzia, Portugal eta Espainia).

Berariaz nekazaritzako elikagaien sektorean zentraturik dagoen proiektu horrek hiru helburu nagusi ditu berrikuntzan oinarrituta:

  • Berrikuntza produktuan: tokiko nekazaritzako gure produktuei balio erantsia indartuz eta bistaratuz, eta merkatuan bestelako eskaintza sortuz.
  • Berrikuntza eraketan: tokiko eskaintza eta eskaera hurbiltzea, plataforma logistikoak, enpresentzako zerbitzuak eta enpresa-elkarteak baliatuz.
  • Berrikuntza marketinean eta merkaturatze-arloan, lurraldeko marka bat sortuz, salmenta-zirkuitu berriak erabiliz (‘hurbiltasuneko’ bideak edo bide ‘laburrak’, kasu), eta teknologia berriak erabiliz.
  • Berrikuntza giza baliabideetan: enpresentzako prestakuntza-baliabideen, enpleguak kudeatzeko eta lanbide- gaitasunen plataforma bat garatuz eta sortuz, lurraldea oinarri hartuta.

Izan ere, gainprodukzioa, ingurumen-degradazioa, eta aktiboen galera bizi duen testuinguru europar honetan, nekazaritza-eredu nagusiak azkar batean egokitu beharra dauka eta erronka horiei aurre egin beharra die, bere produktuak bestelako, kalitateko eta kontsumorako erakargarri bihurtuko duten balioei lehentasuna emanez, eta merkaturatzeko bide berriak bilatuz. Halaber, kontsumitzaileekiko topaketa erraztu behar du, bai ‘hurbiltasuneko bideak’ nahiz ‘bide laburrak’ baliatuz, bai Internet bidez (on-line salmenta eta sare sozialen bidezkoa).

Halako ekimenak martxan jartzen hasiak dira gure lurraldean toki erakundeak eta nekazaritzako elikagaien enpresak beraiek ere. Bestalde, Cederna Garalur Elkarteak bere ekarpena egin nahi du ITERA-AA proiektuaren bidez; horretarako, nekazaritzako elikagaien sektorean egindako berrikuntzen inguruko jarduera onen inbentarioa eginen du, baita sentsibilizazio- jardunaldiak eta produktua berritzeko proiektuak martxan jartzeko banakako laguntza ere. Laguntza hori beste hainbat arlotan ere emanen du: besteak beste, bide laburreko komertzializazio esperientzietan eta prestakuntzan, enpresei beren lehiakortasuna hobetzea ahalbidetze aldera,, tokian tokiko gure produktuei balioa gehituz eta tokiko elikadura-gobernantza sortuz.

ITERA-AA proiektuak bi urteko iraunaldia du, 2014ko abendura bitartean. Interreg IVB SUDOE programaren baterako finantziazioa du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez.

 Argibide gehiagorako:

  • Irene Gastaminza. ‘Enpresak’ arloko arduraduna. Tel.: 696539810. Posta elektronikoa: igastaminza@cederna.es

 

 

Por | 2013-04-12T11:36:51+00:00 abril 12th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en ITERA-AA: berrikuntza nekazaritzako elikagaien enpresetan.