Mendialdetik: Lizoain Ibarreko egutegi zeltako parkea; aipamen berezia Tokiko Garapen Jasangarrirako jarduera onen lehiaketan (2011-2012)

(Iturria:    Carlos García, Agoitz-Ilunberriko tokiko garapen-eragilea)

Ripakoa Elkarteak ingurumen-heziketa lantzeko Cederna Garalur Elkartearen parte-hartzearekin (Leader programaren bidez) sustatu zuen ‘Parke gure-gurea‘ izeneko proiektuak aipamen berezia jaso du Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Landa Garapen Iraunkorrerako Jarduera Onen VII. Lehiaketan (2011-2012). Aipamen berezi hori argitalpen batean jasoko da, gainerako diploma eta aipamen bereziekin batera.

Proiektua parke zirkularra da, 19 zuhaitzek osatua, zeten ilargi-egutegia irudikatuz: horietako 13 (urkia, serbal, lizarra…), 28na eguneko egutegiko 13 hilabeteei dagozkie, gehi erdialdean kokaturik dauden beste 4, lau urtaroetako bana: negua (pagoa), udaberria (isatsa), uda (ezkia) eta udazkena (makala), eta beste bik (izaia eta hagina) zirkulua irekitzen eta ixten dute, eta urteko lehen eguna (abenduaren 24a) eta azken eguna (abenduaren 23a) irudikatzen dute.

Ibarreko herritarrek parte hartu dute parkea eratzen; ingurunean 60 familiak baino gehiagok landatu eta zaintzen dituzte bertako espezieko zuhaitzak, bakoitzari beren seme-alaben izenak emanda. Multzoa argibide-taulekin, parkearen eskema batekin eta oinarrizko azalpenekin osatu dute. Parkearen kokapenetik bistan da ibar osoa, eta horrek areagotu egiten du parkearen izaera magikoa eta ibarreko herri guztien lotura.

Lizoaingo parke zelta bakarra da Nafarroan, eta litekeena da Espainian ere bakarra izatea. Inauguratu zenetik, parkea ibarreko herritarrentzako aisiarako leku eta topaleku, herri-festak antolatzeko gune bihurtu da, baita turismoa erakartzeko eta ibarreko ingurumen-hezkuntzarako, kulturarako eta gizarte harremanak lantzeko erreferente ere.

Lizoaingo parke zeltak denetara 18.639 €-ko inbertsioa izan du. Kopuru horretatik, 13.000 € Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko Programaren (Leader 4. ardatza, 2007-2013) funts publikoak dira.

Argibide gehiagotarako:

  1. GPS koordenatuak: Latitudea:   42º 47′ 54″  NLongitudea: 1º 28′ 3.74″ W

Harremanetarako:

  • Carlos García, Agoitz-Ilunberriko tokiko garapen-eragilea. Cederna Garalur Elkartea. Tel.: 639 905 359 Posta elektronikoa: prepirineo@cederna.es
Por | 2013-04-17T08:07:47+00:00 abril 11th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdetik: Lizoain Ibarreko egutegi zeltako parkea; aipamen berezia Tokiko Garapen Jasangarrirako jarduera onen lehiaketan (2011-2012)