Abian da Zangozan nekazaritza ekologikoa lantzeko hastapeneko ikastaroa

(Iturria: Gabriela Orduna, Zangozako Garapen Agentzia)

Maiatzaren 4an hasi zen nekazaritza ekologikoa lantzeko 1. hastapen-ikastaroa, Zangozako Udalak antolatua eta ‘Nafarroako Nekazal Produkzio ekologikoaren Kontseiluko‘ teknikariek emana.

Ekimen hori Cederna Garalur  Elkarteak Nafarroako Mendialdean udaberri honetan garatuko duen prestakuntza-programaren barnean dago.  Prestakuntza-ekintza horren helburu nagusiak dira:

  • Parte-hartzaileak baratzezaintza ekologikoaren printzipioetan eta moduetan prestatzea; parte-hartzaileei beren baratzea kudeatzeko behar adina ezagutza ematea
  • Krisiari aurre eginen dioten aukerak bilatzea (enplegu-hobi berriak, nekazaritza dibertsifikatzea, familia-ekonomiarako osagarritasuna, eta abar),
  • Ohitura eta praktika tradizionalak berreskuratzea, bereziki tokiko nekazaritza bultzatuz, kasu honetan Zangozako babarrun zuri goiztiar edo potxak landuz.»

Zangozakoari dagokionez, 23 lagunek hartuko dute parte 5 saio teoriko-praktikotan, eta Zangozako Baratiñones izeneko barrutiko bi lursailetan eginen dituzte praktikak.

Por | 2013-05-06T07:29:27+00:00 mayo 6th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Abian da Zangozan nekazaritza ekologikoa lantzeko hastapeneko ikastaroa