«El Irati» liburuaren aurkezpena. Liburuaren egilea: Fernando Hualde Gállego

Data: 2013ko ekainaren 13a
Ordua: 11:00
Non: Antsoainen. Cederna Garalur Elkartearen egoitzan. Berriobide kalea 40, 001 bulegoa
Aurkezlea: Lamiñarra argitaletxea

Heldu den ekainaren 13an (osteguna), «Ferrocarril ‘El Irati» liburua aurkeztuko dute Cederna Garalur Elkartearen bulego nagusian. Egileak, Fernando Hualde Gállego kazetariak, 1911 eta 1955 bitartean Iruña – Zangoza tartea egunero egiten zuen tren haren historia eta memoria berreskuratu nahi zain ditu. Liburuan nabarmentzen duenaren arabera, «bidaiarien eta salgaien garraiobidea ez ezik, Irati trena bizitzarako eta aurrerapenerako aire gozo freskoa izan zen batez ere, beren itxaropena galdutzat ematen zuten herritarrei hainbat hamarkadatan etorkizuna eman zien trena izan zen. Antzinako trenbidea orain natura-bide gisa izan daitekeen bezalaxe». Hori dela-eta, «El Irati» batasunaren zio eta ikur izaten jarraitzen du.

Autoreaz, Fernando Hualde Gállego
Idazlea eta ikertzailea. Hamabi liburu idatzi ditu Nafarroako ondare historikoari eta kultura-ondareari buruzkoak. Horrez gain, beste zazpi libururen egilekidea da, gai horien beraien ingurukoak. Aldizkarietan eta egunkarietan Nafarroako ondareari buruzko 2.000 erreportaje baino gehiago eman ditu argitara; horien artean «El Irati» tren elektrikoari buruzko hainbat.  Urraulbeitiko Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren enkarguz, eta bi erakunde horien artean sinatutako hitzarmen baten ondorioz, «El Irati» trenari buruz egindako informazio-funtsaren egilea da; Artiedan (Urraulbeiti) aurkeztu zuen luze eta zabal 2007an gaiari buruz eman zuen hitzaldi batean. Zangoza merindadeko ehun laguni baino gehiagori elkarrizketa egin die eta haien esanak grabatu ditu Nafarroako ahozko ondare eta ondare immaterialaren artxiborako. Lagun horien artean daude tren hartako hainbat langile, eta zeharkako beste lekuko batzuk.
Orobat, Fernando Huarte «Recorrido por el Patrimonio de Navarra» izeneko bildumako beste bi liburuen egilea da. Horietako bat Itzagaondo ibarrari buruzkoa, eta bigarrena Irunberriko buztingintzari buruzkoa.

Argibide gehiagorako:

  • Lamiñarra argitaletxea. Las Eras karrika, 28. Mirafuentes (Nafarroa).Posta elektronikoa: laminarra@gmail.com. Tel.: 655 513 601

Jaitsi:

 Laguntzaileak:

Por | 2013-06-07T08:46:15+00:00 junio 7th, 2013|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en «El Irati» liburuaren aurkezpena. Liburuaren egilea: Fernando Hualde Gállego