Jardunaldia: «finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean»

Jardunaldia: «finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean»

Eguna: azaroaren 19an (asteartea)

Ordua: 18:00-20:00h

Non: Cederna Garalur Elkarteak Lesakako Alkaiaga industrialdean

Heldu den azaroaren 19an (asteartea) ETEentzako eta mikroETEentzako finantziazio-aukerei buruzko jardunaldia eginen da Cederna Garalur Elkarteak Lesakako Alkaiaga industrialdean duen zerbitzu-zentroan. Jardunaldia negozio-ideia berriak dituzten ekintzaileentzat eta inbertsio berriak egin asmo dituzten enpresa finkatuentzat da.

Bi orduko iraupena izanen duen jardunaldian hainbat finantziazio-tresna aurkeztuko dira; besteak beste, crowfunding, Business Angels sarea, Banku Etikoa, nahiz elkarren bermeko sozietateak. Jardunaldian SODENAko, Moderna Fundazioko eta finantza-erakundeetako ordezkariak egonen dira, eta arrisku-kapitala eta mailegu parte-hartzaileak, ‘Moderna’ finantziazio-lerroak eta bankuek enpresen inbertsioa ahalbidetzeko zabalik dituzten finantza-lerroak zertan diren azalduko dute.

Jardunaldi hori ‘merkatuari begira ekoizpena hobetzeko proiektua’ izeneko proiektuaren barnean antolatu da (ERNE, enplegu berrietarako lurralde estrategia), eta Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen ekintzailetza sustatzera bideratuta dago. Aipatu ekintzailetza Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute, azken horrek ‘Nafarroako Mendialdea LGP’ landa-garapenerako programako (2007-2013) 4. ardatzaren bidez.

Argibide gehiago eta izena ematea:

  • Arantxa Arregi. Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietako garapen-eragilea: Tel.: 606 43 13 57. Posta elektronikoa: bidasoa@cederna.es

Jaitsi:

 

Por | 2013-11-18T11:24:36+00:00 noviembre 15th, 2013|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Jardunaldia: «finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean»