Sektoreak ‘Nafarroako Mendialdea’ xedeko kalitatearen aldeko apustua egin du, produktua bereiziko duen ezaugarri gisa

(Iturria: Kontxi Sansiñena)

Nafarroako Mendialdeko 63 establezimenduk SICTED xedeko kalitaterako eredu integrala kudeatzearen aldeko apustua egin dute, 2014. honetarako aurreikusita zegoenarekiko % 10eko igoerarekin.

Maiatzaren 15ean, Nafarroako Mendialdeko Kalitate-Mahaia elkartu zen. Aipatu mahaia Nafarroako Mendialdeko sektore ekonomiko eta zerbitzu publiko guztiek SICTED xedeko kalitaterako eredu integralaren kudeaketan parte-hartzeko eta horien artean lankidetza bideratzeko sortu zen, eta Nafarroako Gobernuak laguntzen du diruz. SICTE xedeko kalitatearen helburua da xedea osotasunean lantzea. Sistema hori darabiltenen iritziz, oso baliagarria da, eta turistari ematen zaion irudia oso garrantzitsua dela azpimarratzen dute.

Honako hauek izan ziren partaideak: Carlos Erce (Turismo eta Merkataritzako zuzendari-gerentea) eta Fermin Villanueva (turismoa eta merkataritza antolatzeko eta sustatzeko zerbitzuaren zuzendaria), baiak Kultura, Turismo eta Instituzioekiko Harremanetarako Departamentukoak; Isabel elizalde (Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-gerentea), eta Nahikari Uriarte eta Kontxi Sansiñena  (Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragilea eta turismo-arloko teknikaria, hurrenez hurren); Angel Navallas (Zangozako alkatea); Santiago Villares (Urdazubiko alkatea); Javier Carlosena (Otsagabiako alkatea); Félix Jamar (Aezkoa Ibarreko Batzarreko alkate-presidentea); Koxko Goñi (Nafarroako Landa Hotelen Elkarteko presidentea); Mª Angeles Ezker (Erronkariko Landetxeen Elkarteko presidentea); eta Mari Jose Iparragirre (Hiruak Bat Elkarteko presidentea).

Sistema erabiltzen ari diren establezimenduei balioa emate aldera, Nafarroako Mendialdeko kalitate-mahaiaren bilera horretan Kultura, Turismo eta Instituzioekiko Harremanetarako Departamentuak konpromisoa hartu zuen bere web-orrian ageri diren establezimenduen fitxetan SICTED logotipoa gehitzeko, luze gabe. Cederna Garalur Elkarteak, berriz, konpromisoa hartu zuen herritarrei eta beste sektoreei bideratutako hainbat ekintza lantzeko proposamena egiteko, kalitateak duen garrantziaz eta guztion parte hartzeak duen garrantziaz jabe daitezen, baldin eta gure apustua ‘Nafarroako Mendialde’ xedearen kalitatea bada.

Oraingo honetan, Nafarroako Mendialdeko hainbat ogibidetako hogeita hiru establezimendu baloratu ziren: landa-ostatuak, hotelak, aterpeak, jatetxeak, dendak, museoak eta bisita daitezkeen turismo intereseko zentroak. Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.

Mahai horretan ebaluatutako establezimenduak honako hauek izan dira:

Txoko de Gartxenea jatetxea, Donamariako Benta jatetxea, Zugarramurdiko lezeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zugarramurdiko turismo-bulegoa, Errotaberri landetxea, Salazar landa-ostatua, Betelu ostatua, Irigoienea landa-ostatua, Lantxurda landetxea, Torre de Uriz hotela, Gartxenea landa-ostatua, Gontxea landetxea, Zigako Etxezuria landetxea, Santa Fe ostatua, Casa Ostiz, Ipingi, Alustiza lurrin-denda, Santxotena parke-museoa, Gure Sustraiak aterpetxea, Astizko aterpea, Urdazubiko lezeak, Aritza jatetxe-erretegia.

Argibide gehiagorako:

  • Kontxi Sansiñena Jauregi. Telefonoa: 626 541 933. Posta elektronikoa: proyectos@cederna.es
  • Jaitsi: Prentsa Oharra
Por | 2014-05-27T09:53:29+00:00 mayo 27th, 2014|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Sektoreak ‘Nafarroako Mendialdea’ xedeko kalitatearen aldeko apustua egin du, produktua bereiziko duen ezaugarri gisa