Hitzaldia: “Emakumea eta kirola”, “800 Dukado” emakumezkoen maratoiaren bezperan

Aurten burutuko da, lehenengoz, emakumezkoen lehenengo mendi-maratoia, Sunbillan. Ekimen hori dela-eta, hitzaldi bat antolatu da Doneztebeko zineman, irailaren 6an, arratsaldeko 19:00etan.

Emakumeen artean kirol-jarduera sustatze aldera, eta igandeko ekimen hori suspertze aldera, hitzaldia antolatu dute. Horretan, hainbat hizlarik hartuko du parte, eta, ondoren, mahai-inguru bat eginen da, Europako ipar partean eta gure ingurunean emakumezkoen parte hartzean dauden desberdintasunak eta hori zergatik ematen den hausnartzeko. Akitzeko, bideo-emanaldia egonen da, Sunbitek egina (Sunbilla sustatzeko turismo-elkartea). Ondoren, luncha emanen zaie parte-hartzaileei.

Honako hauek izanen dira hitzaldian parte hartuko duten hizlariak:

  • Bidasoa eta Berroaran batzarreko ordezkaria
  • Isabel Elizalde, Cederna Garalur Elkarteko gerentea
  • Pako Latasa, historialaria
  • Teresa Nagore, Nafarroako Gobernuko Berdintasuna eta Familia ataleko burua
  • Ana Casares, triatloiko goi-mailako kirolaria
  • Oihana Kortazar, lasterketa bertikaleko munduko txapelduna
  • Erreka Kirol Taldeko kideak

“800 Dukado” ekimenak xedea du emakumezkoen kirola sustatzea. Honako hauek ditu babesle: Bidasoako eta Berroaraneko mendietako lau udalak (Doneztebe, Elgorriaga, Narbarte eta Sunbilla), Lorpen, Rural Kutxa, Elgorriagako bainuetxea, Nafarroako Gobernua eta Cederna Garalur Elkartea, “Gure bideetan barrena” lankidetza-programaren bitartez, azken hori Nafarroako Gobernuak eta EBren FEADER funtsek finantzaturik, Nafarroako Mendialdea 2007-2013 LGP programaren barnean.

Maratoia irailaren 7an jokatuko da, goizeko 8:30etan hasita, eta Sunbillako zubitik irtenda. Izena emateko epea dagoeneko itxita dago. Antolatzaileek aurreikuspen guztiak bete dituzte lortutako partaidetzarekin. Denetara 380 emakumek eman dute izena, horien artean eliteko kirolariek, eguneko proba desberdinetan izena emanda: maratoia, maratoi-erdia, mendi-martxa, hasmenta, haurrak, eta abar.

Argibide gehiago nahi izanez gero: http://www.800dukado.org/

Por | 2014-09-05T06:42:18+00:00 septiembre 5th, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Hitzaldia: “Emakumea eta kirola”, “800 Dukado” emakumezkoen maratoiaren bezperan