Cederna Garalur Elkarteak laguntza eman die nafarroako mendialdedo 266 ekintzaileri

Cederna Garalur Elkartea Nafarroako 2013-2015 Ekintzailetza Planaren barnean Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuak sustatzen duen «Navarra Emprende» Sareko partaide-bazkidea da.

Sarearen xedea da ekintzaileei informazioa, aholkua eta orientabidea ematea modu egoki, eraginkor eta homogeneo batez, eta sarean parte hartzen dute eragile guztien jardun koordinatuen bitartez, enpresa berriak eta enplegua sortzea bultzatzea.
Cederna Garalur Elkarteak zerbitzu hori ematen du Nafarroako Mendialdean 16 udalerritan dauden enplegu- eta garapen-agentzien sarearen bitartez, eta helburuen artean du zerbitzu hori zabaltzea, oro har, lurraldeko herritarren artean, eta, zehazki, lurraldean lan egiten duten erakundeen artean, izan ere horien lanak ekintzailetzaren aldeko jarrera eta jarduera bultzatzen lagun baitezake.

Urte hasieratik urria arte, Cederna Garalur Elkarteak 266 pertsonari egin die arreta; horietatik 183k (87 emakume eta 96 gizon), aholkularitza eta prestakuntza jaso dute eta gainerakoek, 83k (41 emakume eta 42 gizon), jarduera berri bati hasiera eman diote.

Horrez gain, 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 27 enpresari (14 emakume eta 13 gizon) laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, baita bi urteko antzinatasunetik gora duten 72 enpresari ere (31 emakume eta 41 gizon).

Argibide gehiagorako:

Informazio osagarria:
•    http://www.navarraemprende.com/entidades-de-apoyo/entidades/asociacion-cederna-garalur
•    http://www.cederna.eu/servicios/empresas-y-emprendedores/
•    www.cederna.eu/wp-content/uploads/2014/05/red_apoyo_emprendedores_cg.kmz

Por | 2014-11-03T09:55:59+00:00 noviembre 3rd, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak laguntza eman die nafarroako mendialdedo 266 ekintzaileri